2015(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

SUHILTZAILEETARA IRTEERA

Ikasturte bukaera iristearekin batera, azken irteera egin genuen joan zen astean: Eibarko Suhiltzaileak!

Lehenik eta behin,  Ikastolan suteen eta lehen sorospenen inguruko azalpen teorikoa jaso genuen duela bi aste. Eta aurreko astean, ekainaren 10ean hain zuzen ere,  Eibarko Suhiltzaileen parkera bisita egin genuen.

Goiz polita igaro genuen bertan. Suhiltzaileek beraien egunerokotasunean bizi izaten dituzten egoerak eta erabiltzen dituzten baliabide eta materialak erakutsi zizkiguten eta hauek probatzeko eta ikusteko aukera izan genuen.

Hona hemen, irteeran egindako argazki batzuk:









2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

7. UNITATEA: SISTEMA METRIKO HAMARTARRA

Kurtso bukaerarekin batera, Baga-Biga liburuko 7. unitateari hasiera emateko garaia iritsi zaigu. Hona jarraian, azken unitate honetan landuko ditugun kontzeptuak:


1- Multiploak
2- Zenbaki-sistema
3- Zatikien arteko batuketak eta kenketak
4- Deskonposaketa faktoriala (faktoreetan)
5- Zatikiak - Baliokidetasunak
6- Kalkulagailuarekin kalkulatuz
7- Proportzionaltasuna
8- Luzera: Gutxi gorabeherako kalkulua
9- Pisua
10- Probabilitatea
11- Gorputz geometrikoak
12- Bolumena
13- Sistema metriko hamartarra
14- Problemak





Animo!! Ikasturteko azken txanpan gaude eta!!