2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ZUBIETA ETA EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!

Kaixo!

Dakizuenez, astelehenean Zubietara eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertako instalazioak bisitatzeaz gain, errealaren historiari eta bertan txikitatik jokalariei erakusten zaizkien balioei (enpatia, laguntasuna, errespetua, berdintasuna...) buruzko bideo bat ikusi genuen. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izan genuen eta azkenik, errealeko Sandra Ramajo eta Theo Hernández jokalariekin solasaldia.

Arratsaldean, Eureka Zientzia Museora joan ginen eta bertan, planetarium-ean kartoizko suziriaren sekretua ikusi genuen. Eguzki Sistemako planeten barrena bidaia egin genuen, bakoitzeko ezaugarri bitxienak ezagutu genituelarik. Azkenik, museoan zehar hainbat kontzepturen (dentsitatea, elektrizitatea, zentzumenak ...) inguruan hausnartzeko aukera paregabea eduki genuen.


Ondorengo esteketan ikusiko duzuen bezala, asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!


Argazkiak ( KLIK egin argazkiak ikusteko)

Bideoa ( KLIK egin bideoa ikusteko)












2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

1 EBALUAKETAKO KONPETENTZIAK - Competencias de la 1 evaluación

Kaixo, 

Aurreko astean eginiko bileran aipatu bezala, hona hemen ikasleak unitate amaieran, ikasgai bakoitzean lortu beharreko konpetentziak. Orokorrak dira eta hauetara heltzeko hainbat helburu bete beharko dituzte.

Espero dugu ideia orokor bat egiteko lagungarria izatea!


EUSKARA:


Ikasleak, iturri anitzetatik kultur ondarearen hainbat erreferenteri buruzko ezagutza jaso eta besteei transmititzen die idatziz eta ahoz, hizkuntzazko zein hizkuntzaz gaineko baliabideak (teknologikoak) erabiliz, bere izaera pertsonala eta soziala eraikitzen joateko.


El alumno-a, recibirá conocimientos del patrimonio cultural de diferentes fuentes y tratará de transmitir de manera escrita y verbal, basándose en los recursos lingüísticos e informáticos. Con todo ello, construirá su manera de ser personal y social.


INGURUNEA:


Ikasleak, Unibertsoan Lurraren kokapenak landareen bizitzan duen eragina ezagutuz, eta horiek pertsonon bizitzarako duten garrantziaz jabetuz, natura zaintzeko eta berari eusteko, instrukzioak sortzen ditu, natura-ingurunean jokabide zabarrek dituzten ondorioez norbera eta besteak kontzientziatzeko, instrukzio bakoitzaren zergatia adieraztean terminologia zientifikoa erabiliz.


El alumno-a, teniendo en cuenta la influencia y la importancia que tiene la posición de la tierra en las plantas, crea instrucciones para el cuidado del medio ambiente con el fin de concienciar sobre los comportamientos inadecuados, razonando el por qué de cada instrucción mediante terminología científica.


MATEMATIKA:


Naturaren zikloak antolatzeko behaketaren bidez jasotzen diren datuak interpretatuz, sailkatuz eta ordenatuz naturaren fenomenoak hobeto ulertzen lagunduko die.


Para organizar los ciclos de naturaleza interpretarán, clasificarán y ordenarán datos basados en la observación y de este modo comprenderán mejor los fenómenos naturales.


GAZTELANIA:


Ikasleak erreferentziazko ereduak kontuan izanik eta sormenerako hainbat teknika aplikatuz, bizitzako sentimendu, errealitate, egoera … pertsonal ezberdinak adieraziko ditu ahoz zein idatziz, betiere kutsu poetikoa emanez.


El alumno-a, partiendo del análisis de modelos de referencia y aplicando diversas técnicas creativas, expresa de manera poética (oralmente y por escrito) sentimientos, realidades … y narra detalles de los diferentes aspectos de la vida.


INGELESA:


Ikasleak, komiki bateko egitura elementu garrantzitsuenak identifikatu eta idatzizko testuen ideia nagusiak interpretatu ondoren, istorioa bukatu eta ahoz adierazteko bere gidoi propioa sortuko du, hizkuntza aproposa erabiliz.


El alumno/a, después de interpretar las ideas principales de los textos escritos e identificar los elementos estructurales de un cómic, creará su propio guión para finalizar y reproducir oralmente el mismo, utilizando un lenguaje pertinente para ello.

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala