Tutoretza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Tutoretza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea
2018(e)ko irailaren 16(a), igandea
IKASTURTE HASIERA
Ongi etorri LH5.mailako blogera. Aurten, EKI proiektuarekin hasiko gara lanean. Ea urte polit eta eder bat igarotzen dugun guztiok batera!
Hona hemen gure gelako argazkiak.
LH5B
LH5C
Azkenik, hona hemen guztiok batera atera dugun argazkia.
ANIMO ETA INDARRAREKIN HASI!!
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
SUHILTZAILEAK
Gaur Eibarko suhiltzaileetara egin dugu irteera eta oso ondo pasatu dugu!!!
Besteak beste, kamioi desberdinak ikusi, mangerarekin ura bota, kaskoak probatu, suhiltzaileen eraikuntzak bisitatu... Azken finean suhiltzaileen lanbidea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.
Beraz, ikasi dugunaren arabera, egunerokotasunean egiten dutenaren garrantziaz jabetzeko aukera bikaina izan da gaurkoa!
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
NIALA MAGOA
Gaur arratsaldean, Niala magoaren erakustaldia ikusteko aukera izan dugu. Arratsalde bikaina pasa dugu guztiok !!! Hona hemen bertako irudi batzuk!!!
2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena
ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA
EUSKAL HERRIA
Bigarren unitatean, bertako kulturaren parte diren dantza, festa, kirol etab. lantzen aritu gara. Gaiari amaiera egokia emateko, antzerki bat egin zuten ikasleek.
Eskerrik asko etortzeagatik eta hona hemen zuen seme-alaben argazki batzuk!!
2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna
ZUBIETA eta KUTXA ESPAZIORA IRTEERA
Aupa kuadrila,
Atzo Zubieta eta Kutxa Espaziora irteera egin genuen. Goizean Errealaren entrenamentua ikusi eta Zubietako instalazioak ezagutzeko aukera izan genuen. Hona hemen bertako argazki batzuk.
Bestalde, hona hemen atzo Zubietan bizi izan genuena ikusteko bideoaren link-a.
Arratsaldean berriz, Zientzialarien munduan murgildu ginen. Bertan, planetariumean unibertsoa gehiago ezagutu genuen, eta bestalde, presio atmosferikoaren inguruan esperimentuak egin genituen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)












































