2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Ekainak 19, ostirala

Ekainak 19, ostirala


Ikasturteari amaiera emateko denok batera (gelaka) Meet bat egingo dugu gaur eta astean
zehar eginiko bertsoak, txisteak, asmakizunak… partekatuko ditugu. Hauek prest izan eta
honekin batera, baita zuen bingo txarteltxoa ere. 10:00etan ikusiko dugu elkar !!!


Enekok eta beste herri ugaritako ikastoletan bertsolaritzako irakasle izan diren irakasleek ere,
bideotxo bat grabatu dute zuentzat: https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/801/


Email honekin batera, udan egin ditzakezuen zenbait lan biltzen dituen dokumentua bidaltzen
dizuegu, zuen gurasoei ere bidaliko diegu dokumentu berdina. Gogoratu, zuen txostenak
Alexia plataforman jarriko ditugu datorren ostiralean, ekainaren 26an.


Opor oooso luzeak dituzue aurretik eta badakizue lan pixka bat ere egin dezakezuela kurtso
hasieran topera itzultzeko. Denaren gainetik garrantzitsuena, indarrak berreskuratu eta ondo
ondo pasa. Uda paregabea izan dezazuela, disfrutatu eta irailean ikusiko dugu elkar !!!

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Etxeko lanak - Ekainak 18, asteazkena

Ekainak 18, osteguna

1. ZEREGINA

EZ ZAUDE BAKARRIK abestia entzun:


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Ondorengo pelikula ikusi (Quiero ser como Beckham):


GOGORATU! Gaurko lana pelikula ikustea denez, ez dugu meet saiorik izango.
Biharkoa izango da azkenengo bideo deia, GOIZEKO 10:00ETAN. Bertan ikusiko gara!

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Etxeko lanak - Ekainak 17, asteazkena

Ekainak 17, asteazkena

Oharra: mezu honen bitartez adierazi nahi dizuegu bihar, EKAINAK 18,
EZ dugula Meet saiorik izango. Beraz, ostiralean guztiok elkartuko gara
ikasturteari amaiera emateko eta astean zehar eginiko lanak elkarrekin partekatzeko!

1. ZEREGINA

Alaitz eta Maiderren ISPILUAREN AURREAN abestia entzun: 


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Bidaltzen dizkizuegun argazkiak edo gustuko duzuen beste edozein argazki zuen logeletan zintzilikatzeko, marko polit bat egingo duzue gaurkoan nahi dituzuen materialak erabiliz.

Hasteko, kartoi zati bat hartu eta markoaren oinarria egin, horretarako, argazkiaren tamaina
kontutan izan. Ondoren, nahi duzun apaingarriak hartu eta kanpoko aldea osatu. Aukera
desberdin ugari daude, botoiak, egurrak, makarroiak, soka, goma eva…


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Etxeko lanak - Ekainak 16, asteartea

Ekainak 16, asteartea

1. ZEREGINA

KONPLIZE DITUT ETA abestia entzun:


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Ondorengo abestiaren letra entzun eta bideoklipa ikusi:


- Ondoren, abestiak burura ekartzen dizuenarekin marrazki bat egin eta honi nahi duzuen kolorea eman.

3. ZEREGINA

- Ostiraleko Meet-ean Bingo jolasean arituko gara. Horretarako, bakoitzak zuen "kartoia" diseinatu beharko duzue.

- Hauek izango dira baldintzak:

* Ikasle bakoitzak kartoi bakarra izango du (EZ egin bat baino gehiago).
* Kartoiak guztira 15 zenbaki izan behar ditu, ez gehiago, ez gutxiago.
* 1etik 90era bitarteko zenbakiak izan behar ditu (biak barne).
* Kartoiak 9 zutabe (goitik behera) eta 3 errenkada (ezkerretik eskumara) izan behar ditu.
* Zutabeak hamarrekoaren arabera sailkatu behar dira.
* Taula apaintzeko nahi dituzuen koloreak erabiltzeko aukera duzue.

Hemen adibide bat:

2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea

Etxeko lanak - Ekainak 15, astelehena

Ekainak 15, astelehena

1. ZEREGINA

Zea Mays taldearen GAUR abestia entzun:


Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:

2. ZEREGINA

- Irakasleak egindako bikotetan ondorengo zeregin desberdinak gauzatu:

* Ikasturteari buruzko bertso bat edo bi kopla sortu.

* Bertsoaren doinua erabaki eta hau elkarrekin abesteko entsaiatu.

* Bi asmakizun aurkitu edo asmatu (euskaraz).

* Bi txiste on aurkitu edo asmatu (nahi duzuen hizkuntzan).

OHARRA: Egiten dituzuen txiste, asmakizun edo bertsoak EZ dizkiguzue guri bidali behar. Ostiralean, ikasturtea agurtzeko bideo deia izango dugu eta bertso, asmakizun eta txiste hauek bertan abestu eta irakurri beharko dituzue zuen bikotearekin. Beraz, dokumentu batean ongi gorde eta entsaiatu itzazue!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Etxeko lanak (Ekainak 8tik 12rako astea)

Egun on,


Aste honetan, beste hiru konpetentzia berriri ekingo diegu. Hauek egiteko ere,
astebeteko epea izango duzue, hau da, datorren ostiralera arte (ekainaren 12a). 


Gogoratu hauek ahalik eta hoberen osatzeaz eta zuen denbora ondo kudeatzeaz.


Gaurko 10:00etako meet bilerara guztiok konektatzea gomendatzen dugu. Izan ere, aste honetako konpetentzien azalpen orokorra emango dugu.


Animo asko guztioi !!!


Ekainak 8-12


Asteko abestia entzun:




Hona hemen aste honetako 3 konpetentziak:








PENTSAERA KONPUTAZIONALA:

- Code programara sartu eta 16. irakasgaia (Flappy) egin.

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Etxeko lanak (Ekainak 1etik 5erako astea)

Ekainak 1-5

Kaixo!

Gaurtik aurrera eta datozen hurrengo bi asteetan, helburu zehatzak lortzeko zeregin
konkretuak bidali beharrean, konpetentziak lantzeko proiektu orokorrak gauzatu
beharko dituzue. Antolaketa ondorengoa izango da:

- Aste bakoitzeko astelehenean, hiru zeregin(proiektu) planteatuko dizkizuegu (emailez
eta baita blogean ere) eta honekin batera, pentsaera konputazionaleko irakasgai bat. 

- Egunero, 10:00etako bideodeian zalantzak argitzeko aukera izango duzue, orain arte
egin dugun bezala.

OHARRA Arlo jakineko irakasleak bideodeian izango dira zenbaitetan,
egunean bertan abisatuko zaizue bideodeia norekin egingo den, tutorearekin, Olatz
Uriguenarekin (Ingelesa) edo Ane IƱiguezekin (LH5A Gaztelania).

- Astelehenean planteatutako hiru proiektuak gauzatzeko, astebeteko epea izango duzue,
hau da, ostiralean edo ostirala baino lehen, arloko irakaslearekin partekatu behar dituzue. 

Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta
autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken
egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino
lehen ziurtatu 5.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen
saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara eta.

Asteko abestia entzun eta abestu:


Hauek dira aste honetan gauzatu beharreko hiru konpetentziak:




PENTSAERA KONPUTAZIONALA:

- Code programara sartu eta 19. irakasgaia (Artista: habiatutako begiztak) egin.