Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna


GURE BAZTERRAK

 Euskal Herriko herriak ezagutzera emateko proiektua




Abenduan hartu genuen parte Ikastolen Elkarteak proposatutako proiektu interesgarri honetan. Egitasmoaren xedea Euskal Herriko toki ezberdinetako jendea gure herria bisitatzera gonbidatzea zen. Horretarako, online sortutako diptiko erakargarri bat prestatu behar genuen. Hona hemen gure ikasleek prestatutako lan txukunak. Bidea errazte aldera, testu honen azpian dituzue web loturak, gela bakoitzak bi atari nagusi ditu: bata atal eta informazio gehiagorekin, bestea, berriz, diptikoa bera, informazio labur eta erakargarriz jantzia. Webgunearen mapa nagusian beste herrietako ikasleen lanak ere ikus ditzakezue. 






2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA



EUSKAL HERRIA

Nolakoa da gure Euskal Herria?

Bigarren unitatean, bertako kulturaren parte diren dantza, festa, kirol etab. lantzen aritu gara. Gaiari amaiera egokia emateko, antzerki bat egin zuten ikasleek.

Eskerrik asko etortzeagatik eta hona hemen zuen seme-alaben argazki batzuk!!






















2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

EUSKARA / INGURUNEA_2.UNITATEA

GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ
izena du bigarren unitateak.


Jarraian ageri diren gaiak landuko ditugu unitate honekin.

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

EUSKARA / INGURUNEA_5.UNITATEA


NATURAREKIN BAT IZAN
ETA HARREMANETAN SARTZEA

Laugarren unitatea amaitu dugu eta laster izango
dituzue blogean ikusgai gure bideoak.

Orain jauzi txiki bat egingo dugu eta seigarren unitateari
ekingo diogu, beti bezala TALDE LANEAN!
Bosgarren unitatea, ondoren egingo dugu.

Landuko dugun unitate hau naturari buruzkoa izango da, bizidun desberdinak landuko ditugu eta hauei buruzko lan monografikoak egingo ditugu taldeka. Gainera, ikasleak irakasle ere bihurtuko dira eta gainontzeko gelakideei azalpenak eman beharko dizkiete.

Aurrera ba!




2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

EUSKARA / INGURUNEA_4.UNITATEA

"...ETA HORRELA BIZITZEN GARA..."

Lantzen ari garaen laugarren unitatea datozen bi asteetan
amaitu eta gure proiektuari ekingo diogu.


Pintxo goxo goxoak zain dauzkagu !!!



2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

EUSKARA / INGURUNEA_3.UNITATEA

"EZ DAUDAKANAK ONGI OHI DAKI
EDUKITZEA ZEIN DEN ONA"
Unitatea amaitzear gaude eta gauza ugari ikasi ditugu.

Inauterien ondoren bigarren unitateari ekingo diogu!



2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

IZARREN HAUTSA

Txanelako unitate guztien izenburua
Mikel Laboaren kantu famatu baten letratik aterata daude.

Oso kanta polita da. Hementxe bideoa eta letra:


Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

EUSKARA / INGURUNEA_2.UNITATEA

GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ
izena du bigarren unitateak.


Jarraian ageri diren gaiak landuko ditugu unitate honekin.

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

EUSKARA / INGURUNEA_1.UNITATEA

IZARREN HAUTSA izena du lehen unitateak.


Jarraian ageri diren gaiak landuko ditugu unitate honekin.
 

EUSKARA / INGURUNEA

  Honako hauek dira kurtsoan zehar Euskara/Ingurunea

arloan landuko ditugun unitateak.


Gogoratu!

Euskarako errepasatze eguna
ASTEAZKENETAN izango da kurtso osoan zehar.

Inguruneako errepasatze eguna
OSTEGUNETAN izango da kurtso osoan zehar.

2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

TXANELA: 6.UNITATEA

Kaixo lagunok, 

Hona hemen txanelan 6.gaian landuko ditugun edukiak.


 




2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

EUSKARAZ BIZIKO GALDETEGIA

Oraingoan Euskaraz Biziko galdetegiaren link-a jartzen dizuegu, mesedez bertan sartu eta pare bat galdera erantzun ditzazuen.

Galdetegi honen bidez Euskaraz Biziko kideek azterketa bat egin nahi dute. Azterketa honen helburua zera da: jolas-orduetan zer egitea gustatuko litzaizuen jakitea. Zintzotasunez erantzutea eskertuko genizueke.



GALDETEGIA

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

KORRIKA 2015!!

Kaixo!!


lekukoa
Dakizuen bezala martxoaren 23an Korrika iritsiko da Elgoibarrera eta guk ere bertan parte hartuko dugu Korrika txikia antolatuz.


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.



Hona hemen egun horretarako ikasi beharrekoa.



 - Korrika 19ko abestiahttps://www.youtube.com/watch?v=DAVEdFzFUMk

 - Flashmob-a: euskaraz bizi nahi dut .https://www.youtube.com/watch?v=97GFSRDEZY0

-  Bertsoa

KORRIKA 19       
BERTSOA

Pausorik-pauso, eskurik-esku

Urepeletik Bilbora.
Herririk-herri, auzorik-auzo
Euskararen itsasora.
Hizkuntza ere pasa dezagun
denok ahotik ahora.
Maitatu, ari, zatoz korrika
euskararen erritmora.

Erritmo hori kutsatuko da
bihotzaren bum bumera.
Azkartzen eta pizten joango da
egunetik egunera.
Euskararekin batutakoan
heldu baietz urrunera.
Bidelaguna izateaz gain,
bide baitugu euskara.




Doinua: oh baserritxo


ANIMOO ETA DISFRUTATU!!!!

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

TXANELA: 4.UNITATEA

Kaixo lagunok, 

Hona hemen txanelan 4.gaian landuko ditugun edukiak.








2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

IRUDIA IPUIN BIHURTUZ

Oraingo honetan, eta gelan azaldu dugunaren harira, jarraian ikusgai duzuen irudiari buruzko ipuin bat sortu behar duzue. Ondorioz, eta hasteko, ipuinaren eskema egitea proposatzen dizuegu.

Animo eta ekin lanari!!!!!!






2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

TXANELA: 3.UNITATEA

Kaixo lagunok, 

Hona hemen txanelan 3.gaian landuko ditugun edukiak.