2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Etxeko lanak - Apirilak 1, asteazkena

Apirilak 1, asteazkena

Lanean hasi aurretik, aste honetako abestia entzun eta nahi baduzue etxean abestu.


EUSKARA:

- 19. jarduera, azalpena irakurri eta 1. ariketa Drive dokumentu batean egin, testua osorik kopiatu. (38 orrialdeak)
- Partekatu dizuegun BERTSOLARITZA 5. MAILA karpeta zabaldu eta Apirilak 1eko karpetan dauden bideoak ikusita, agindutako lantxoak egin.


OHARRA: Enekok bidaltzen dizkizuen lanak berarekin partekatzeko karpeta bat zabalduko dugu gelaka egun bakoitzaren barruan. Lan hauek aukerazkoak dira, nahi badituzue drivera igo edo bestela zuen euskarako koadernoan egin. Karpeta horretara idatziz edo bideo bitartez (nahiago duzuen bezala) lanak igotzen badituzue, Enekok ikusi ahal izango ditu. Ez ahaztu dokumentu horiei ere, zuen izena jartzea.

GAZTELANIA:

- Actividad 8, Texto 5, Baño de salud en plena naturaleza. Leer el texto, copiar y responder a las preguntas en un documento Drive. (página 25)


GHB:

- Pasa den astean ikusitako “Aupa Etxebeste!” pelikulari buruzko hausnarketa egin Drive dokumentu batean. Testu bezala egin behar duzue, ez galderak erantzunez soilik. Hausnarketak gutxienez 8 lerro izan behar ditu (12 letra tamainarekin).


Laguntza moduan honako galderak hartu ditzazkezue kontuan:

1. Zer gertatzen da pelikulan?
2. Zure ustez pelikulan gertatzen dena gaur egun bizi dugunaren antzekoa da? Zergatik?
3. Zer gustatu zaizu pelikulatik gehien? eta gutxien?
4. Nola daramazu gaur egungo egoera?
5. Gaur egungo egoeratik zerk kezkatzen zaitu eta zer duzu gogoko?
6. Idatzi nahi duzun beste zerbait.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Beti bezala lehenengo bideoan beroketa ariketa batzuk dituzue.
Bigarrengoan, aldiz, dantzarako link-a duzue.



Kluppy (15 min)

Etxeko lanak - Martxoak 31, asteartea

Martxoak 31, asteartea


Lanean hasi aurretik, aste honetako abestia entzun.


MATEMATIKA:

- 13. jarduera, (30-31 orrialdeak)
1. Behean duzuen link-ean sartu eta egin dokumentuaren kopia bat.
2. Fitxan azaltzen diren jarduera guztiak egin eta gurekin partekatu.


INGELESA:

- 12. Making xocolatl and drinking chocolate Order the steps of method in Blink. Then, listen and check. After that, write the ingredients and method for your drinking chocolate recipe.
- Learn the next five irregular verbs from the list and write sentences with them.

- 12. Making xocolatl and drinking chocolate Metodoaren pausoak/atalak ordenatu Blink plataforman. Ondoren, zure edateko txokolatearen osagaiak eta errezeta idatzi Blink plataforman.
- Listako hurrengo bost aditz irregularrak ikasi eta hauek erabiliz esaldiak asmatu.


PLASTIKA:

- Inguruneako 38-39. orrialdeak zabaldu eta eskulana egiteko materialak eta urratsak irakurri. Eskulana ostiralean egingo dugu, beraz ordurako guztia prest izan eta egin beharrekoa ondo ulertu.
(Hondartzako harea erabili beharrean, ogi birrindua erabili dezakezue “pan rallado” eta etxean globo bat ez baduzue, gomazko eskularru bat erabili dezakezue).


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Gaurkoan ere, beti bezala lehenengo bideoan beroketa ariketa batzuk dituzue.
Bigarrengoan, aldiz, dantzarako link-a duzue. Aire-aireee!



2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

#ElgoibarIkastolakoakEtxetik

Gure ikastolak ekimen polit bat jarri du martxan sare sozialetan.


Etxean bizi dugun egoera internet bidez argitaratzeko eta guztion artean
esperientziak partekatzeko asmoz, ikastolako lanak egiten zaudeten
bitartean argazki bat atera diezaiokezue zuen buruari edota zuek egindako
lan eta eskulan politei ere argazkiak ateratzeko aukera duzue.

Ondoren, hauek #ElgoibarIkastolakoakEtxetik hashtag-a erabilita zuen sare sozialetan argitaratu ditzakezue edo xaltube@elgoibarikastola.eus emailera bidalita, Xabi Altube arduratuko da hauek web orrian txertatzeaz.


Animo artistak !!!

2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Etxeko lanak - Martxoak 30, astelehena

Martxoak 30, astelehena

Ikastolan egiten dugun bezala, egunero lanean zentratu aurretik abestitxo bat entzun eta lanean hasiko gara. Aste honetako abestia Sorotan Bele taldearen Amaren besoetan abestia izango da. Disfrutatu!


EUSKARA:

- 18. jarduera. 1 ariketako testua irakurri eta entzun. (36-37 orrialdeak)
1. Ondoren, behean duzuen link-ean sartu eta egin dokumentuaren kopia.
2. Jarduera egin eta gurekin partekatu.

MATEMATIKA:

- 12. jarduera. (28-29 orrialdeak)
1. Behean duzuen link-ean sartu eta egin dokumentuaren kopia bat.
2. Jarduera egin eta gurekin partekatu.

INGURUNEA:

- 20. jarduera, 1. ariketako testua Drive dokumentu batean idatzi eta hutsuneak bete. (36. orrialdea)
- 20. jarduera, 2. ariketako eskema koadernoan egin. (37. orrialdea). Ondoren, eskemari argazkia atera eta guri bidali.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Behean dituzuen link-etan sartzen bazarete, beroketarako bideo bat eta koreografia bat ikusiko dituzue. Beroketak lurrean jartzeko materialenbat beharko duzue (erratzak, zelo, sokak…) nahi duzuena erabili dezakezue. Bideoak ikusi eta hasi gorputza mugitzen!


Kluppy (15 min)

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Etxeko lanak - Martxoak 27, ostirala

Martxoak 27, ostirala

GAZTELANIA:

- Actividad 8, Texto 4, El gran don del agua. Leer el texto, copiar y responder a las preguntas en un documento Drive. (página 24)

INGELESA:

- 11. Chocolate universe Listen to the song and write down the lyrics you hear in the notebook. After that, sing the song.
- 11. Chocolate universe Abestia entzun eta abestiaren letra koadernoan idatzi. Ondoren, abestia abestu.

PLASTIKA:

- Jadanik prest duzun materiala erabiliz, eskulana egin eta zure egunerokoa osatu.
- Nahi duzuen bezala apaindu dezakezue. Amaitzean, ahal izanez gero, gure emailera zuen egunerokoaren argazki bat bidali.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

(Dado bat beharko duzue)

Azpian azaltzen den link honetan mahai jolas bat aurkituko duzue.
Sartu bertan eta jolasak ematen dituen argibideei jarraituz hasi gorputza mugitzen!


Kluppy (15 min)

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Etxeko lanak - Martxoak 26, osteguna

Martxoak 26, osteguna


EUSKARA:

- 15. jarduera. Jarraitu urrats hauek jarduera burutu ahal izateko. (33 orrialdea)

1. Behean duzuen link-ean sartu eta egin dokumentuaren kopia bat.
2. Jarduera egin eta gurekin partekatu.


INGURUNEA:

- 18. jarduera. Ikerketa egin eta 1. ariketako  A, B,C eta D atalak egin Blinklearning plataforman. (32-33 orrialdeak)
- 18. jarduera. 2. ariketa egin, Blinklearning plataforman.
- 18. jarduera. 3. ariketako bideoa ikusi eta a galderako hutsuneak bete, Drive dokumentu batean. (34. orrialdea)


MUSIKA:

Gelan, taldeka, IPUIN MUSIKAL bat egiten ari ginen, baina egoera ikusita etxean banaka
egin beharko duzue. Lau saiotan banatuko dugu lana, astero saio bat egingo duzue eta
4. saioan grabaketa egin beharko duzue.

1. SAIOA

- Aste honetako lana ipuina idaztea izango da.
- Ikasitako ipuinen egitura mantenduz (hasiera - korapiloa - bukaera) ipuin polit bat egin beharko duzue, gaia librea izango da.
- Ipuinak gutxienez bi orri izan beharko ditu (Arial 12 letrarekin idatzita egon behar da).
- Ipuina Drive dokumentu batean idatzitakoan, gurekin partekatu.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Dantzak egiten ari al zarete?
Familian ere praktikatu ditzakezue. Animo eta mugitu gerriak !!!


- Hasteko, berotzeko, honako MUGIKORTASUN ARIKETAK egin ditzakezue.


- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zareten bi aste hauetan:

- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue, gorputza lasaitu eta bere onera etortzeko.

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

OHARRA

GURASOENTZAT OHARRA:

Hasiera batean galdetegia asteazkenean bidali bagenuen ere (zubia), hemendik aurrera aste AMAIERAN bidaliko dizuegu, horrela, asteko jarraipena ziurtatzeko. Mila esker!

Etxeko lanak - Martxoak 25, asteazkena

Martxoak 25, asteazkena

MATEMATIKA:

- 11. jarduera, jarraitu urrats hauek jarduera burutu ahal izateko. (26-27 orrialdeak)

1. Behean duzuen link-ean sartu eta egin dokumentuaren kopia bat.
2. Jarduera egin eta gurekin partekatu.

INGELESA:

- 10. Cocoa beans Watch the video and write down the process of the cocoa harvest in the notebook.
- 10. Cocoa beans Bideoa ikusi eta kokoaren uzta bilketa prozesua koadernoan idatzi pausoz-pauso.

GHB:

- Ondorengo pelikula ikusi.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hasteko, berotzeko, honako MUGIKORTASUN ARIKETAK egin ditzakezue.

- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zareten bi aste hauetan:

- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue, gorputza lasaitu eta bere onera etortzeko.

Kluppy (15 min)

2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Etxeko lanak - Martxoak 24, asteartea

Martxoak 24, asteartea

GAZTELANIA:

- Actividad 8, Texto 3, Branquias bajo el agua. Leer el texto, copiar y responder a las preguntas en un documento Drive. (página 23)

EUSKARA:

- 14. jarduera. 1, 2 eta 3 ariketak Blinklearning plataforman egin. (32. orrialdea)
Hitzen esanahiak ulertzen ez badituzue, etxeko hiztegia erabili dezakezue edo https://hiztegiak.elhuyar.eus/ web orrialdea.
- Ondoren, 2. ariketan azaltzen diren hitz bakoitzarekin esaldi labur bat osatu Drive dokumentu batean eta amaitzean, gurekin partekatu.

PLASTIKA:

- Bideoa ikusi (0:22 segundutik - 7:11 minutura).
- Ostiralean egin beharko duzuen eskulana egiteko behar duzuen materialen zerrenda egin.
- Egun hauetan, materialak eskuratzen joan. Materialak ez dira zehazki berdinak izan behar, hauek moldatu ditzakezue eta etxean dauzkazuen materialak erabili. Zerbait lortu ezin baduzue edo beste modu batean egin nahi baduzue, ez da ezer gertatzen, zuen esku dago.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hasteko, berotzeko, honako MUGIKORTASUN ARIKETAK egin ditzakezue.

- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zareten bi aste hauetan:

- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue, gorputza lasaitu eta bere onera etortzeko.

2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Etxeko lanak - Martxoak 23, astelehena

Martxoak 23, astelehena

MATEMATIKA:

- 10.jarduera, azalpena irakurri eta 1, 2, 3 eta 4 problemetako galderak koadernoan erantzun. (24-25 orrialdeak)
- Egindako problema guztien erantzunak emailez bidali.

INGURUNEA:

- 15. jarduera. 1 eta 2 ariketak Driven egin. Esaldiak osorik kopiatu. (29. orrialdea)
- 16. jarduera, kontzeptu mapa koadernoan osatu. (30. orrialdea)
- 17. jarduera, taldean jartzen duen arren, banaka egiteko ariketa da. Galdera guztiak Drive dokumentu batean erantzun. Nahi izanez gero, nahaste horietako batzuk etxean frogatu ditzakezue. (30-31 orrialdeak)

INGELESA:

- 7. From cocoa beans to chocolate Match the words with the pictures in Blink. If you don’t understand a word look it up in “Wordreference” dictionary. After that, watch the video and write down the different steps you see/listen in the notebook.
- 8. From cocoa to chocolate: Text  Fill in the text about chocolate in Blink. If you don’t understand a word look it up in “Wordreference” dictionary.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Hona hemen aste honetan zehar egiteko ariketak. Animo eta mugitu ipurdia !!!

- Hasteko, berotzeko, honako MUGIKORTASUN ARIKETAK egin ditzakezue.

- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zareten bi aste hauetan:

- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue, gorputza lasaitu eta bere onera etortzeko.

Kluppy (15 min)