2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Etxeko lanak - Apirilak 30, osteguna

Apirilak 30, osteguna


Asteko abestia entzun:
GHB:



- Eguerdiko 12:00etan. Bakoitzak bere lagun ezkutuaren oparia emailez bidaliko du, hau da, bere marrazkiaren argazkia, bere gutuna eta honekin batera nahi izanez gero, selfie bat.


GAZTELANIA:

- Actividad 17, escuchar y leer el poema del pedo alegre en la plataforma Blinklearning.
- Abrir el siguiente documento, hacer una copia.
- Realizar la actividad y compartir el documento.


INGURUNEA:

- 30. jarduera Blinklearning plataforman egin. (50. orrialdea)
- 31. jarduera, a eta b eskemak konbinatuz, eskema bakar bat osatu, margotu, nahi bezala apaindu eta honen argazkia emailez bidali. (51. orrialdea)


MUSIKA:


4.SAIOA


- Iritsi da orain arte egindako lan guztia grabatzeko ordua. 
- Ezer baino lehen, hartu denbora, egindako apaingarriak kokatu, soinuak ateratzeko
tresnak eskura jarri eta ipuina ondo errepasatu.
- Hartu kamara edo mobila, HORIZONTALEAN jarri eta ekin grabatzeari!
- Grabatutakoan guri bidali eta amaitutzat emango genuke IPUIN MUSIKALAREN
proiektua. (Datorren osteguna, maiatzak 7, grabaketa bidaltzeko azken eguna izango da).

GORPUTZ HEZKUNTZA:


Yoga:
ZUZENKETAK

OHARRA: Hemendik aurrera, zenbaitetan, autozuzenketa lanak izango dituzue. Hau da, egin dituzuen lanen erantzunak bidaliko ditugu eta zuen lana zereginak zuzentzea izango da. Aste honetako erantzunak dokumentuaren amaieran dituzue.

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Etxeko lanak - Apirilak 29, asteazkena

Apirilak 29, asteazkena

Asteko abestia entzun:

MATEMATIKA:

- Ondorengo bideoak ikusi.
- Pasa den astelehenean egin zenuten matematikako zuen 22. jarduera zuzendu.
- Zuzenketak egin ondoren, dokumentua berriz gurekin partekatu.

Aurkezpena:

2. ariketa:

3. ariketa:
INGELESA:

- 17. Chocolate games. Try, if possible, the different chocolate games. You can find the games in the Blink platform.
- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences with them. (Pay - Ring)

- 17. Chocolate games: Saiatu, posible bada, txokolatearekin erlazionatutako jolasak etxean praktikan jartzen. Jolasak Blink plataforman aurkituko dituzue.
- Aditz irregularren zerrendako hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu. (Pay - Ring)

GHB:

- Gaur, lagun ezkutuaren opariarekin jarraituko dugu.
- KONTUZ! Ez duzue gaur bidali behar. Bihar bidaliko dugu, beraz, gaurko egun osoa izango duzue egin ahal izateko.
- OHARRA: gogoratu aurreko astean egin behar zenuten marrazkia amai. Lan hau guztiok egitea ere oso garrantzitsua da, bestela gerta liteke ikasleren bat oparirik gabe geratzea.

- Gaurkoan tokatu zaizuen zure gelakidearentzat gutun bat idatziko duzue. Nahi duzuena kontatuko diozue (nola zaudeten, zer egin duzuen egun hauetan, nola sentitzen zareten… nahi duzuen guztia).
- Gutunak gutxienez 10 ilara izan behar ditu (Arial 12 letran).

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Yoga:

Kluppy (15 min)

2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Etxeko lanak - Apirilak 28, asteartea

Apirilak 28, asteartea

Asteko abestia entzun:


BERTSOLARITZA:

Bertsolaritzako karpetan sartu eta Baldarrak abestia entzun eta abestu:

Jarraian, Elgoibarko bertso saioaren bideoa ikusi.

Ondoren, Enekok proposatutako jolasean aritu. Bertsolaritzako Driveko karpetan ere, egin beharrekoa azalduta agertzen zaizue.

Bukatzeko, beti bezala, nahi izanez gero, zuen koplatxoak sortu eta hauek idatziz edo grabatuta driveko zuen gelako karpetara igo.

EUSKARA:

- Jarraian duzuen link honetan sartu. Ortografiarekin loturiko jarduerak dira.
- Dokumentuaren kopia bat egin eta amaitzean partekatu.


GAZTELANIA:

- Actividad 14, ver el vídeo de la actividad en la plataforma Blinklearning.
- Abrir el siguiente documento, hacer una copia.


- Realizar la actividad y compartir el documento.

PLASTIKA:

Ponpoiak egiten ikasi, ondorengo bideoan azaltzen den bezala.


Jarraian, koloretako ponpoiak erabiliz, nahi duzuen eskulanak sortu: giltzetakoak, apaingarri desberdinak (logelan jartzeko, arkatzarentzat, letrak eta zenbakiak), animaliak....

OHARRA: Norbaitek etxean artilea ez badauka, bururatzen zaion beste eskulan edo marrazki libre bat egin dezala. Ez duzue gaur amaitu behar, behar duzuen denbora hartu eta amaitzen duzuenean, nahi baduzue, zuen lanaren argazki bat bidali dezakezue.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Yoga:


GOGORATU! Etxealditik Euskaraldira ekimenak martxan jarraitzen duela.


Etxeko lanak - Apirilak 27, astelehena

Apirilak 27, astelehena


Lanean hasi aurretik, asteko abestia entzun.
Aste honetan, Urtz taldearen “Ez gaitu inork geldituko” abestia.

INGURUNEA:

- Ireki ondorengo dokumentua eta kopia egin.
- Dokumentuan dauden 27, 28 eta 29. jardueretako galderak erantzun. (47-48-49 orrialdeak).
- Ondoren, gurekin partekatu.


MATEMATIKA:

- 22. jarduera. Azalpena irakurri edo entzun. (49. orrialdea).

- 22. jarduerako 1. ariketa koadernoan egin. Ondoren, Drive dokumentu hau ireki eta 2 eta 3 ariketak egin. Ondoren, gurekin partekatu. (49-50 orrialdeak irakurri). Ez kezkatu dokumentuan akatsa dela jartzen badu.


INGELESA:

- 16. Favourite chocolate recipe. Write down your most favourite chocolate recipe in the Blink platform (remember the different products we learnt).

- 16. Favourite chocolate recipe. Txokolatearekin erlazionatutako zure errezeta gustokoena idatzi Blink plataforman (gogoratu landu genituen produktu ezberdinak).


Kluppy (15 min)


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Aste honetan, Yoga landuko dugu eta hau, ipuin desberdinen bitartez egingo dugu.
Bideoko ipuinak entzun, postura ezberdinak imitatzen saiatu eta garrantzitsuena,
gure gorputza eta burua lasaitu.



Ostiral honetan, maiatzak 1, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu,
arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen
beste instrumentu batekin jotzeko partitura Hegoak ebaki banizkio izango da.
Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Etxeko lanak - Apirilak 24, ostirala

Apirilak 24, ostirala

Asteko abestia entzun (Izaro - Aurpegien atzean)


MATEMATIKA:

- 16. jarduera. Jarraian dagoen bideoa ikusi eta azalpena ulertzean, 1. ariketa koadernoan egin (2 eta 3 EZ!). (39 orrialdea)
- Ondoren, lortutako emaitzak email batean idatzi eta bidali edo zuen koadernoari argazki bat atera eta bidali, nahiago duzuen bezala.



INGELESA:

- 15. Reflection on our work. Make a reflection about how you are doing in this unit until this moment in the Blink platform.
- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences using them. (Light -Meet).

- 15. Reflection on our work. Orain arte unitatean izan duzun bilakaerari buruzko hausnarketa egin Blink plataforman.
- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu. (Light - Meet)

TUTORETZA:

Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak, guk ere bidaliko dizkizuegu.

Lau fase izango ditu etxealditik euskaraldira ekimenak: Aurkezpen fasea, apirilaren 21etik 23ra, hausnarketa fasea; 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena; eta maiatzaren 3an, bukaerako ekitaldia, apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izango den zehazki bukaera.

Etxealditik Euskaraldira, aurkezpen bideoa ikusi:


Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen mezua entzun:


Bideoa ikusi eta Euskaraldiko lehen zeregina gauzatu:


PLASTIKA:

Gaurkoan guk proposamen bat luzatzen dizuegu. Etxeko leiho eta balkoietan euskaraldiko kolorezko borobiltxoak margotu eta jartzea eta ondoren, gai honekin lotutako marrazki bat egitea, "ETXETIK EUSKARALDIRA" esaldia txertatuz eta euskaraldiarekin lotutako marrazki bat eginez, adibidez: ahobizi, belarriprest, eta abar.

Ondorengo irudietan dituzue ideia batzuk:

     


Kluppy (15 min)

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Jarduerak:

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Badakizue gaur zein egun den?
Liburuaren nazioarteko eguna da!

Hartu duzue egun hauetan liburuak irakurtzeko tarterik?

Gaur egun aproposa duzue liburuak irakurriz gozatzen hasteko.
Animo !!!

Etxeko lanak - Apirilak 23, osteguna

Apirilak 23, osteguna


Asteko abestia entzun (Izaro - Aurpegien atzean)


GAZTELANIA:

- Actividad 13, ejercicio 1. Leer los textos y unir las imágenes. En la plataforma Blinklearning.
- Actividad 13, ejercicio 2. Responder a las preguntas a, b y c. D NO!. En la plataforma Blinklearning.


INGURUNEA:

- 26. jarduera. Bideoa ikusi eta jarduerako galdera guztiei Blinklearning plataforman erantzun (45-46 orrialdeak)


MUSIKA:


3. SAIOA. Orain arte, musikako ipuina idatzi duzue eta ipuinean musika desberdinak,
zaratak,  instrumentuak, soinuak eta abar txertatu dituzue.

- Aste honetako lana idatzita duzuen ipuina NON eta NOLA grabatuko duzuen pentsatzea izango da.
- Horretarako, zuen etxeko zein leku edo txokotan grabatuko duzuen erabaki.
- Leku hori nola apainduko duzuen erabaki.
- Pertsonaien janzkera erabaki. Zuen ipuinean pertsonaia desberdinak badaude, hauek mozorratu egin daitezke. Aurreko saioan esan bezala, ipuina zuek bakarrik antzeztu dezakezue edo zuen etxekoei laguntza eskatuta.
- Beraz, aste honetan, apainketa lanak egitea tokatzen zaizue. Imajinatu zuen ipuina nolakoa izatea nahiko zenuketen eta hori irudikatu: horma irudiak egin ditzakezue, arropak josi, karetak marraztu… guztia zuen esku.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Beroketak:
Jarduerak:

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Etxeko lanak - Apirilak 22, asteazkena

Apirilak 22, asteazkena

Asteko abestia entzun (Izaro - Aurpegien atzean)


EUSKARA:

- 26. jarduera, 1. ariketako galderak erantzun Drive dokumentu batean eta 52. orrialdeko azalpena irakurri (komikietako globoak).
- 28. jarduera egin koadernoan eta argazkia atera zuen komikiari. Komiki polit-politak nahi ditugu, beraz, zuen komikiak margotu ere egin beharko dituzue. Ondoren, guri emailez bidali.  (54. orrialdea).

MATEMATIKA:

- 17. jarduera, 3. ariketa (1 eta 2 EZ) Blinklearning plataforman egin (41. orrialdea).
- 47. orrialdeako azalpena irakurri.

GHB:

- Gelakideen artean, lagun ezkutuaren jolasa egingo dugu.
- Zozketa emailez egingo dugu gaur goizeko 11:00etan.
- 11:00etan bakoitzari tokatutako gelakidearen izena iritsiko zaizue emailera.
- Opariak bi zati izango ditu. Gaur egingo dugu lehena eta datorren astean amaitu eta bidaliko dugu.
- Gaur marrazki bat egingo dugu, bakoitzak nahi duen marrazkia. Datorren astean esango zaizue egin beharreko bigarren lana zein den.
- Marrazkiaren gaia librea izango da eta nahi duzuen materiala erabiliz egingo duzue, nahi dituzuen koloreekin apainduz, baina EZ AHAZTU tokatuko zaizuen zuen gelakide batentzat izango dela. Beraz, poli-polita egiten saiatu.

Kluppy (15 min)

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Beroketak:

Jarduerak: