2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Etxeko lanak - Martxoak 16, astelehena

Ikasle eta familia agurgarriak,

Alde batetik, gaurtik aurrera, egunero bideratuko ditugun lanak ikasleen emailetara
bidali eta gure mailako bloggean argitaratuko ditugula jakinarazten dizuegu.

Bestalde, goizeko 9:00-11:00 bitartean, zuen zalantzak argitzeko egongo gara
ordenagailuaren beste aldean.

Animo egun guzti hauetan !!!

LH5eko tutoreak

Martxoak 16, astelehena


EUSKARA:

- 9. jarduera, adibide modura dagoen egunerokoa irakurri. (23. orrialdea)
- 9. jarduera, 4. ariketa. Eskatzen zaizuen egitura kontuan hartuz, lau paragrafotan banatutako zuen egunerokoa testu modura idatzi Drive dokumentu batean. (24. orrialdea)


INGELESA:

- 3. Song: I like chocolate  Listen to the song and write down the lyrics you hear in Blink. Listen again and check.
- 4. What do we know about chocolate? Fill in the chart in Blink.


MATEMATIKA:

- 7. jarduera, azalpena irakurri eta 1 galderako a eta b problemak koadernoan egin.
- 7. jarduera, azalpena irakurri eta 2 galderako a, b, c eta d galderak koadernoan erantzun. (18-19 orrialdeak).
- 8. jarduera, a, b eta c problemak koadernoan egin.
- Egindako problema guztien erantzunak emailez bidali.

2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Familia agurgarria,

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu, datozen egunotan zuen seme-alaben ikaskuntza prozesua honela bideratuko dugula:
  • Egunero goizeko 9ak inguruan, eguneko zereginak heleraziko ditugu. Horretarako emaila eta bloga erabiliko dira.
  • Zeregin hauek burutzeko baliabide desberdinak erabiliko ditugu (koadernoak, fitxak, bideoak, blinklearning, Drive...). Argi azalduko zaizkie lan bakoitza egiteko erabili beharreko baliabideak.
  • Asteazkenerogaldetegi bat bidaliko dizuegu, jarraipena egin eta zuen feedback-a jasotzeko asmoz.
Ikasleen ikaskuntza dinamikarekin aurrera jarraitzeko zuen laguntza izango dugulakoan,

Agur bat,

LH5eko tutoreak.

* * * * * * * *

Estimada familia,

Mediante este mensaje, os comunicamos el modo en el que vamos a encaminar el proceso de aprendizaje de vuestros hijos/hijas durante los próximos días:
  • A diario, sobre las 9 de la mañana, os enviaremos las tareas que tienen que realizar a lo largo del día. Para ello, utilizaremos el email y el blog.
  • Para realizar dichos trabajos, deberán utilizar diferentes herramientas (cuadernos, fichas, vídeos, Blinklearning, Drive...). Se les indicarán con claridad las herramientas necesarias para realizar dichas tareas.
  • Cada miércoles, recibiréis un cuestionario para hacer un seguimiento y poder recibir vuestro feedback.
Esperando vuestra colaboración para poder desarrollar la dinámica de aprendizaje de los alumnos y alumnas,

Un saludo,

LH5eko tutoreak.

2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

EUSKAL INAUTERIAK

Aurtengo kalejiran LH 5. mailako ikasleak
Kotilungorriz mozorrotuko gara.

Hauxe da mozorroan eraman beharreko jantzien zerrenda:

Alkandora zuria
Praka zuriak
Galtzerdi zuriak
Abarkak
Poxpolin gona gorria
Amantal koloreduna
Lepoko zapi koloreduna
Bizpahiru txintxarri (gerrian lotuta)
Txapela (gelan egingo da)

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Urtaroen maketa

Hementxe aurten egindako urtaroen maketetako batzuk.
Inguruneako proiektu polita izan da eta ikasleek urtaroen sorrera hobeto ulertzeko oso baliagarria.




2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

LH5 ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA

ARTE GALERIA


Martxoaren 7an ikasturte honetako 2.erakustaldia izan genuen erdiko aretoan. Bertan, unitate honetan ikasleek egin duten arte galeria ikusteko aukera izan genuen, artelanaren azpian biografiak eta deskribapenak ezarriz.

 


Horrez gain, ingurunea arloan egin dugun maketen proiektuak ere ikusgai izan ziren, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiz bertaratu ziren guztiei. 



 

















Azkenik, eta erakusketa borobilduz, Ingelesean egindako animalien deskribapenak ere bertan agertu genituen.

Arratsalde bikaina igaro genuen ikasle, irakasle eta gurasook!!




 Eskerrik asko guztioi!

2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2019 / CARNAVAL 2019

- Martxoak 1 / 1 de Marzo -


Hemen dira inauteriak eta horrekin batera, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharreko mozorroaren argazki eta material zerrenda. Mesedez, saiatu zaitezte poxpolin gona lortzen.

LH 5: “KOTILUNGORRIAK”

■  Alkandora zuria
■  Praka zuria
■  Zapatila zuriak (“playera”)
■  Poxpolin gona gorria
■ Aurreko mantal loreduna
■  Lepoko zapi bizia
■  2 ardi txintxarri
■ Txapela (gelan egingo da)