2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna


GURE BAZTERRAK

 Euskal Herriko herriak ezagutzera emateko proiektua




Abenduan hartu genuen parte Ikastolen Elkarteak proposatutako proiektu interesgarri honetan. Egitasmoaren xedea Euskal Herriko toki ezberdinetako jendea gure herria bisitatzera gonbidatzea zen. Horretarako, online sortutako diptiko erakargarri bat prestatu behar genuen. Hona hemen gure ikasleek prestatutako lan txukunak. Bidea errazte aldera, testu honen azpian dituzue web loturak, gela bakoitzak bi atari nagusi ditu: bata atal eta informazio gehiagorekin, bestea, berriz, diptikoa bera, informazio labur eta erakargarriz jantzia. Webgunearen mapa nagusian beste herrietako ikasleen lanak ere ikus ditzakezue. 






2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2018 / CARNAVAL 2018

- Otsailak 9 / 9 de Febrero -

15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan. 
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)


Hemen dira inauteriak eta horrekin batera, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharreko mozorroaren argazki eta material zerrenda.

LH 5: “KOTILUNGORRIAK”

■  Alkandora zuria
■  Praka zuria
■  Zapatila zuriak (“playera”)
■  Poxpolin gona gorria
■ Aurreko mantal loreduna
■  Lepoko zapi bizia
■  2 ardi txintxarri
■ Txapela (gelan egingo da)

 

2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

5. UNITATEA: IRUDI GEOMETRIKOAK (POLIGONOAK)

Hona hemen, matematikako 5. unitatearen aurkezpena. Hauek dira gai honetan zehar landuko ditugun edukiak:

1. Segidak
2. Zenbaki-sistema
3. Zatiki baliokideak
4. Multiploak
5. Kalkulu ariketak
6. Proportzionaltasuna
7. Unitateen arteko aldaketa
8. Probabilitatea
9. Translazioak eta biraketak
10. Zirkunferentzia eta poligonoak
11. Triangelua. Propietateak
12. Poligonoak
13. Problemak


Animo eta ekin lanari!!

2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

GAZTELANIA 4. UNITATEA




¡QUE APROVECHE!

Unitate honetan, Txanelan lantzen ari garenakin lotuz, munduko elikagai ezberdinak eta beraien jatorriak ezagutzeko aukera izango dugu.
Horrez gain, dieta osasuntsu bat zer den ikasi ondoren, ikasle bakoitzak elikagai bat aukeratu beharko du "ficha informativa" delako bat diseinatzeko.

Ez ahaztu proiektua gauzatzeko, gaur egun dauden elikagaien iragarkiak eta esloganak aztertu behar dituzuela!!!!








EUSKARA / INGURUNEA_4.UNITATEA


"...ETA HORRELA BIZITZEN GARA..."

Pasa den astean 4.unitatearekin hasi ginen. Unitate honetan giza gorputzaren funtzionamentua eta elikagaien garrantzia ezagutzeko aukera izango dugu!!!
Ea osasuntsuago bizitzeko zenbait ideia hartzen ditugun!!!


Pintxo goxo goxoak zain dauzkagu !!!


2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

SUHILTZAILEAK


Gaur Eibarko suhiltzaileetara egin dugu irteera eta oso ondo pasatu dugu!!!

Besteak beste, kamioi desberdinak ikusi, mangerarekin ura bota, kaskoak probatu,  suhiltzaileen eraikuntzak bisitatu... Azken finean suhiltzaileen lanbidea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Beraz, ikasi dugunaren arabera, egunerokotasunean egiten dutenaren garrantziaz jabetzeko aukera bikaina izan da gaurkoa!