Dakizuen bezala martxoaren 23an Korrika iritsiko da Elgoibarrera eta guk ere bertan parte hartuko dugu Korrika txikia antolatuz.
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Hona hemen egun horretarako ikasi beharrekoa.
- Korrika 19ko abestia. https://www.youtube.com/watch?v=DAVEdFzFUMk
- Flashmob-a: euskaraz bizi nahi dut .https://www.youtube. com/watch?v=97GFSRDEZY0
- Bertsoa
KORRIKA 19
BERTSOA
Pausorik-pauso,
eskurik-esku
Urepeletik Bilbora.
Herririk-herri, auzorik-auzo
Euskararen itsasora.
Hizkuntza ere pasa dezagun
denok ahotik ahora.
Maitatu, ari, zatoz korrika
euskararen erritmora.
Erritmo hori kutsatuko da
bihotzaren bum bumera.
Azkartzen eta pizten joango da
egunetik egunera.
Euskararekin batutakoan
heldu baietz urrunera.
Bidelaguna izateaz gain,
bide baitugu euskara.
Doinua: oh baserritxo
ANIMOO ETA DISFRUTATU!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina