Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen eguna.
Euskararen eguna dela eta, Elgoibarren Lipdub erraldoi baten grabaketa prestatzen ari gara herriko erakunde desberdinen artean.
Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasle batzuk emango diote Lipdub-ari hasiera, Herri Eskolako ikasleekin batera. Hori dela eta, gaur goizean entsaio txiki bat egin dute Maalako parkean.
GOGORATU!
Larunbat honetan, azaroak 21, egingo da
ENTSEGU OROKORRA, eguerdiko 14:00etan.
Datorren larunbatean, azaroak 28, GRABAKETA
egingo da, eguerdiko 13:00tan.
Egunean bertan Lipdub-ean parte hartu nahi duen guztia hurbildu PLAZA HANDIRA!
Ikasi nahi badituzue, hauek dira Lipdub-eko abesti eta koreografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina