2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

HOSTO BILKETA ELGOIBARREN

Ingurunean orain lantzen ari garen unitatean, hostoen bilduma bat egingo dugu, eta ondorioz, aurreko ostiralean herriko txoko ezberdinetara hurbildu ginen zuhaitz mota ezberdinak ezagutzera.

Hona hemen ibilbidean zehar ikusi genituen zuhaitz eta hostoak.

URKIA




PLATANONDOA






INTXAURRONDOA




IZEIA



HAGINA





ARANONDO GORRIA




MAGNOLIA




ZEDROA




EZKIA







ARTEA






 GINKGO BILOBA



GEREZIONDOA



OLIBONDOA




ZUME NEGARTIA




MAKAL




Dagoeneko udazkenean sartu gara, eta ikusi dituzuen zuhaitzen hostoak jasotzeko garai egokia da. Bildu itzazue gustukoen dituzuen 10 zuhaitzen hostoak, eta etxean lehortzen utzi.  10 horiez gain, baditugu inguruko mendietan Euskal Herrian oso ohikoak diren bi zuhaitz, HARITZA eta PAGOA. Aukera baduzue, hauen hostoak ere bildu itzazue eta horrela herbarioa 12 hostokoa izango duzue.

Bildutako hostoak AZAROAK 12-rako ekarri beharko dituzue gelara.

EKIN LANARI!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina