2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ZUBIETA ETA EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!

Kaixo!

Dakizuenez, astelehenean Zubietara eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertako instalazioak bisitatzeaz gain, errealaren historiari eta bertan txikitatik jokalariei erakusten zaizkien balioei (enpatia, laguntasuna, errespetua, berdintasuna...) buruzko bideo bat ikusi genuen. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izan genuen eta azkenik, errealeko Sandra Ramajo eta Theo Hernández jokalariekin solasaldia.

Arratsaldean, Eureka Zientzia Museora joan ginen eta bertan, planetarium-ean kartoizko suziriaren sekretua ikusi genuen. Eguzki Sistemako planeten barrena bidaia egin genuen, bakoitzeko ezaugarri bitxienak ezagutu genituelarik. Azkenik, museoan zehar hainbat kontzepturen (dentsitatea, elektrizitatea, zentzumenak ...) inguruan hausnartzeko aukera paregabea eduki genuen.


Ondorengo esteketan ikusiko duzuen bezala, asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!


Argazkiak ( KLIK egin argazkiak ikusteko)

Bideoa ( KLIK egin bideoa ikusteko)












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina