2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Etxeko lanak - Apirilak 1, asteazkena

Apirilak 1, asteazkena

Lanean hasi aurretik, aste honetako abestia entzun eta nahi baduzue etxean abestu.


EUSKARA:

- 19. jarduera, azalpena irakurri eta 1. ariketa Drive dokumentu batean egin, testua osorik kopiatu. (38 orrialdeak)
- Partekatu dizuegun BERTSOLARITZA 5. MAILA karpeta zabaldu eta Apirilak 1eko karpetan dauden bideoak ikusita, agindutako lantxoak egin.


OHARRA: Enekok bidaltzen dizkizuen lanak berarekin partekatzeko karpeta bat zabalduko dugu gelaka egun bakoitzaren barruan. Lan hauek aukerazkoak dira, nahi badituzue drivera igo edo bestela zuen euskarako koadernoan egin. Karpeta horretara idatziz edo bideo bitartez (nahiago duzuen bezala) lanak igotzen badituzue, Enekok ikusi ahal izango ditu. Ez ahaztu dokumentu horiei ere, zuen izena jartzea.

GAZTELANIA:

- Actividad 8, Texto 5, Baño de salud en plena naturaleza. Leer el texto, copiar y responder a las preguntas en un documento Drive. (página 25)


GHB:

- Pasa den astean ikusitako “Aupa Etxebeste!” pelikulari buruzko hausnarketa egin Drive dokumentu batean. Testu bezala egin behar duzue, ez galderak erantzunez soilik. Hausnarketak gutxienez 8 lerro izan behar ditu (12 letra tamainarekin).


Laguntza moduan honako galderak hartu ditzazkezue kontuan:

1. Zer gertatzen da pelikulan?
2. Zure ustez pelikulan gertatzen dena gaur egun bizi dugunaren antzekoa da? Zergatik?
3. Zer gustatu zaizu pelikulatik gehien? eta gutxien?
4. Nola daramazu gaur egungo egoera?
5. Gaur egungo egoeratik zerk kezkatzen zaitu eta zer duzu gogoko?
6. Idatzi nahi duzun beste zerbait.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Beti bezala lehenengo bideoan beroketa ariketa batzuk dituzue.
Bigarrengoan, aldiz, dantzarako link-a duzue.



Kluppy (15 min)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina