2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

EUSKARAZ BIZIKO GALDETEGIA

Oraingoan Euskaraz Biziko galdetegiaren link-a jartzen dizuegu, mesedez bertan sartu eta pare bat galdera erantzun ditzazuen.

Galdetegi honen bidez Euskaraz Biziko kideek azterketa bat egin nahi dute. Azterketa honen helburua zera da: jolas-orduetan zer egitea gustatuko litzaizuen jakitea. Zintzotasunez erantzutea eskertuko genizueke.



GALDETEGIA

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

KORRIKA 2015!!

Kaixo!!


lekukoa
Dakizuen bezala martxoaren 23an Korrika iritsiko da Elgoibarrera eta guk ere bertan parte hartuko dugu Korrika txikia antolatuz.


Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.



Hona hemen egun horretarako ikasi beharrekoa.



 - Korrika 19ko abestia. https://www.youtube.com/watch?v=DAVEdFzFUMk

 - Flashmob-a: euskaraz bizi nahi dut .https://www.youtube.com/watch?v=97GFSRDEZY0

-  Bertsoa

KORRIKA 19       
BERTSOA

Pausorik-pauso, eskurik-esku

Urepeletik Bilbora.
Herririk-herri, auzorik-auzo
Euskararen itsasora.
Hizkuntza ere pasa dezagun
denok ahotik ahora.
Maitatu, ari, zatoz korrika
euskararen erritmora.

Erritmo hori kutsatuko da
bihotzaren bum bumera.
Azkartzen eta pizten joango da
egunetik egunera.
Euskararekin batutakoan
heldu baietz urrunera.
Bidelaguna izateaz gain,
bide baitugu euskara.




Doinua: oh baserritxo


ANIMOO ETA DISFRUTATU!!!!

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

TXANELA: 4.UNITATEA

Kaixo lagunok, 

Hona hemen txanelan 4.gaian landuko ditugun edukiak.








2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

CIBERBULLYING





Gaur tutoretzan landu dugun bideoa duzue hemen ikusgai. Hartu tarte txiki bat ikusteko, eta bertan lantzen denaren inguruan hausnartzeko!!!





2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

IRUDIA IPUIN BIHURTUZ

Oraingo honetan, eta gelan azaldu dugunaren harira, jarraian ikusgai duzuen irudiari buruzko ipuin bat sortu behar duzue. Ondorioz, eta hasteko, ipuinaren eskema egitea proposatzen dizuegu.

Animo eta ekin lanari!!!!!!