2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Familia agurgarria,

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu, datozen egunotan zuen seme-alaben ikaskuntza prozesua honela bideratuko dugula:
  • Egunero goizeko 9ak inguruan, eguneko zereginak heleraziko ditugu. Horretarako emaila eta bloga erabiliko dira.
  • Zeregin hauek burutzeko baliabide desberdinak erabiliko ditugu (koadernoak, fitxak, bideoak, blinklearning, Drive...). Argi azalduko zaizkie lan bakoitza egiteko erabili beharreko baliabideak.
  • Asteazkenero, galdetegi bat bidaliko dizuegu, jarraipena egin eta zuen feedback-a jasotzeko asmoz.
Ikasleen ikaskuntza dinamikarekin aurrera jarraitzeko zuen laguntza izango dugulakoan,

Agur bat,

LH5eko tutoreak.

* * * * * * * *

Estimada familia,

Mediante este mensaje, os comunicamos el modo en el que vamos a encaminar el proceso de aprendizaje de vuestros hijos/hijas durante los próximos días:
  • A diario, sobre las 9 de la mañana, os enviaremos las tareas que tienen que realizar a lo largo del día. Para ello, utilizaremos el email y el blog.
  • Para realizar dichos trabajos, deberán utilizar diferentes herramientas (cuadernos, fichas, vídeos, Blinklearning, Drive...). Se les indicarán con claridad las herramientas necesarias para realizar dichas tareas.
  • Cada miércoles, recibiréis un cuestionario para hacer un seguimiento y poder recibir vuestro feedback.
Esperando vuestra colaboración para poder desarrollar la dinámica de aprendizaje de los alumnos y alumnas,

Un saludo,

LH5eko tutoreak.

2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

EUSKAL INAUTERIAK

Aurtengo kalejiran LH 5. mailako ikasleak
Kotilungorriz mozorrotuko gara.

Hauxe da mozorroan eraman beharreko jantzien zerrenda:

Alkandora zuria
Praka zuriak
Galtzerdi zuriak
Abarkak
Poxpolin gona gorria
Amantal koloreduna
Lepoko zapi koloreduna
Bizpahiru txintxarri (gerrian lotuta)
Txapela (gelan egingo da)

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Urtaroen maketa

Hementxe aurten egindako urtaroen maketetako batzuk.
Inguruneako proiektu polita izan da eta ikasleek urtaroen sorrera hobeto ulertzeko oso baliagarria.




2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

LH5 ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA

ARTE GALERIA


Martxoaren 7an ikasturte honetako 2.erakustaldia izan genuen erdiko aretoan. Bertan, unitate honetan ikasleek egin duten arte galeria ikusteko aukera izan genuen, artelanaren azpian biografiak eta deskribapenak ezarriz.

 


Horrez gain, ingurunea arloan egin dugun maketen proiektuak ere ikusgai izan ziren, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiz bertaratu ziren guztiei. 



 

















Azkenik, eta erakusketa borobilduz, Ingelesean egindako animalien deskribapenak ere bertan agertu genituen.

Arratsalde bikaina igaro genuen ikasle, irakasle eta gurasook!!




 Eskerrik asko guztioi!

2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2019 / CARNAVAL 2019

- Martxoak 1 / 1 de Marzo -


Hemen dira inauteriak eta horrekin batera, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharreko mozorroaren argazki eta material zerrenda. Mesedez, saiatu zaitezte poxpolin gona lortzen.

LH 5: “KOTILUNGORRIAK”

■  Alkandora zuria
■  Praka zuria
■  Zapatila zuriak (“playera”)
■  Poxpolin gona gorria
■ Aurreko mantal loreduna
■  Lepoko zapi bizia
■  2 ardi txintxarri
■ Txapela (gelan egingo da)

 

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

ZUBIETA ETA EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!

Kaixo!

Dakizuenez, astelehenean Zubietara eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertako instalazioak bisitatzeaz gain, errealaren historiari eta bertan txikitatik jokalariei erakusten zaizkien balioei (enpatia, laguntasuna, errespetua, berdintasuna...) buruzko bideo bat ikusi genuen. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izan genuen eta azkenik, errealeko Sandra Ramajo eta Theo Hernández jokalariekin solasaldia.

Arratsaldean, Eureka Zientzia Museora joan ginen eta bertan, planetarium-ean kartoizko suziriaren sekretua ikusi genuen. Eguzki Sistemako planeten barrena bidaia egin genuen, bakoitzeko ezaugarri bitxienak ezagutu genituelarik. Azkenik, museoan zehar hainbat kontzepturen (dentsitatea, elektrizitatea, zentzumenak ...) inguruan hausnartzeko aukera paregabea eduki genuen.


Ondorengo esteketan ikusiko duzuen bezala, asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!


Argazkiak ( KLIK egin argazkiak ikusteko)

Bideoa ( KLIK egin bideoa ikusteko)