2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

TO BE and HAVE GOT_REVISION EXERCISES

During this first term we have worked on two different verbs

 ("To Be" / "Have Got") and also on the "Saxon Genitive". 

Down here you will find some links, where you can practice 

and revise what we have learned and done in class.











2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

GAZTELANIA: CUENTOS CON HISTORIA (2. unitatea)

Hasi dugu dagoeneko Gaztelaniako bigarren unitatea. Historiaz eta istorioz osatutako unitatea. Sormena eta ikerketa uztartuko dituzte ikasleek unitate honetako proiektuan. Gure helburua historia zertzeladez jantzitako istorioa sortzea.


2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

ENGLISH SKETCHES_UNIT 2

Hona hemen Ingeleseko 2. unitateko proiektu moduan
taldeka egin ditugun sketch laburrak.

Mozart & Alex





2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

IZARREN HAUTSA

Txanelako unitate guztien izenburua
Mikel Laboaren kantu famatu baten letratik aterata daude.

Oso kanta polita da. Hementxe bideoa eta letra:


Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

LIPDUB PRESTAKETAK

Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen eguna. 

Euskararen eguna dela eta, Elgoibarren Lipdub erraldoi baten grabaketa prestatzen ari gara herriko erakunde desberdinen artean.

Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasle batzuk emango diote Lipdub-ari hasiera, Herri Eskolako ikasleekin batera. Hori dela eta, gaur goizean entsaio txiki bat egin dute Maalako parkean.


 

GOGORATU!

Larunbat honetan, azaroak 21, egingo da
ENTSEGU OROKORRA, eguerdiko 14:00etan.

Datorren larunbatean, azaroak 28, GRABAKETA
egingo da, eguerdiko 13:00tan.

Egunean bertan Lipdub-ean parte hartu nahi duen guztia hurbildu PLAZA HANDIRA!

Ikasi nahi badituzue, hauek dira Lipdub-eko abesti eta koreografia: