- Egunerokoa: asteburuan egin duzuena kontatuz idatzi bat egin beharko duzue. Horretarako, Drive dokumentu bat ireki eta amaitzean, gurekin partekatu. Idatziak orrialde bateko luzera izan beharko du gutxi gora behera (letraren tamaina 14).
MATEMATIKA:
- Kalkulua. Jarraian duzuen dokumentuaren kopia egin, osatu eta gurekin partekatu.
OHARRA: Ariketak papera eta arkatza erabiliz egin behar dituzue, EZIN DA kalkulagailua erabili. Erosoena matematikako koadernoan egitea da. Ondoren, emaitzak dokumentu honetan idatzi eta gurekin partekatu.
- Koaderno digitalean sartu http://ekilh.ikasgune.eus/ linkean klik eginez. Honako jarduerak egin: 5. jarduera, 50 jarduera eta 167 jarduera.
PLASTIKA:
- Gaurkoan, plastika arloko eskulan bezala, itsulapiko bat egingo duzue. Orain kalera gutxiago ateratzen ari zaretenez, aurrezten ari zareten diru guztia gordetzeko erabili dezakezue jeje.
Horretarako lehenik eta behin bideoa ikusi behar duzue eta ondoren zuen itsulapikoa egin. Amaitzean, beti bezala, argazkia atera eta gurekin partekatu.
OHARRA: Ez dituzue derrigorrez bideoan aipatutako material berdinak edo material guztiak erabili behar. Silikona beroaren ordez, kola txuria erabili dezakezue adibidez, itsulapikoa tenpera kolore desberdinez margotu dezakezue edo plastikozko begiak erabili beharrean, hauek margotu egin ditzakezue. Hau da, eskulana zuen erara moldatu dezakezue, ados? Animo eta ekin lanari!!!
TUTORETZA:
- #IzanDig proiektuaren baitan, ikastaro txiki bat egin genuen gelan konfinamendua iritsi baino aste batzuk lehenago. Bertan, segurtasun digitala lantzeko txokoak egin zenituzten. Ondoren, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin topaketa batzuk egitea zen proiektuko antolatzaileen asmoa, baina COVID-19a dela eta, hau bertan behera gelditu denez, hurrengo bideoan azaltzen zaizue proposatzen dizueten lantxoa.
Bideoa ikusi eta bertan azaltzen den lana egin (argazkia eta esaldia):
Ondoren, argazkia eta esaldia bideoaren bukaeran azaltzen den helbide edo WhatsApp zenbakira bidali eta baita guri ere.
- Learn the next ten irregular verbs form the list. (Sleep-swim) Then, revise the previous ones. ///Ikasi listako hurrengo hamar aditz irregularrak. (Sleep-swim)Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu.
MUSIKA:
Zer moduz pasa duzue bideo muntaiak egiten? Batzuk jaso ditugu eta artista
batzuk eginda zaudete, animatu besteok ere bidaltzera!
Aste honetan, musikako eduki batzuk lantzeko jolas batzuk proposatuko
dizkizuegu, ea gustokoak dituzuen. Hasteko, erritmo ariketa bat egingo dugu.
Horretarako adi egon eta ondorengo bideoa txaloen bidez jarraitu.
Ondoren, musikako edukiak lantzeko jolas batzuk dituzue. Aurrera!
- Euskarako koaderno digitalean sartu http://ekilh.ikasgune.eus/ linkean klik eginez. Honako jarduerak egin: 4. jarduera, 49. jarduera eta 96. jarduera.
MATEMATIKA:
- 31. jarduera, 1 eta 2 buruketak. Fitxategiaren kopia egin eta amaitu ondoren, gurekin partekatu. (69. orrialdea)
Marrazkia amaitu ondoren, argazkia atera eta hau bertsolaritzako karpetan sartu edo e.beretxinaga@bertsozale.eus email helbidera bidali.
GAZTELANIA:
- Hoy vamos a trabajar los conectores. Para ello, entrar en el cuaderno digitalde Lengua Castellana http://ekilh.ikasgune.eus/. Realizar las actividades 115, 116 y 117 relacionadas con los conectores.
INGELESA:
Read and listen Alex and As Suli comic part and answer the questions in the document below. You have to make a copy of the document and write your name in the title. Then, put it in your english 3. hiruhilekoa folder.