2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

Etxeko lanak - Maiatzak 22, ostirala

Maiatzak 22, ostirala

Asteko abestia entzun:


EUSKARA:


- Koaderno digitalean sartu http://ekilh.ikasgune.eus/ linkean klik eginez. Honako jarduerak egin: 5. jarduera, 50 jarduera eta 167 jarduera.


PLASTIKA:


- Gaurkoan, plastika arloko eskulan bezala, itsulapiko bat egingo duzue. Orain
kalera gutxiago ateratzen ari zaretenez, aurrezten ari zareten diru guztia gordetzeko
erabili dezakezue jeje.


Horretarako lehenik eta behin bideoa ikusi behar duzue eta ondoren zuen itsulapikoa egin. Amaitzean, beti bezala, argazkia atera eta gurekin partekatu.



OHARRA: Ez dituzue derrigorrez bideoan aipatutako material berdinak edo material guztiak erabili behar. Silikona beroaren ordez, kola txuria erabili dezakezue adibidez, itsulapikoa tenpera kolore desberdinez margotu dezakezue edo plastikozko begiak erabili beharrean, hauek margotu egin ditzakezue. Hau da, eskulana zuen erara moldatu dezakezue, ados? Animo eta ekin lanari!!!


TUTORETZA:


- #IzanDig proiektuaren baitan, ikastaro txiki bat egin genuen gelan konfinamendua iritsi baino aste batzuk lehenago. Bertan, segurtasun digitala lantzeko txokoak egin zenituzten. Ondoren, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin topaketa batzuk egitea zen proiektuko antolatzaileen asmoa, baina COVID-19a dela eta, hau bertan behera gelditu denez, hurrengo bideoan azaltzen zaizue proposatzen dizueten lantxoa.


Bideoa ikusi eta bertan azaltzen den lana egin (argazkia eta esaldia):


Ondoren, argazkia eta esaldia bideoaren bukaeran azaltzen den helbide edo WhatsApp
zenbakira bidali eta baita guri ere.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina