Apirilak 2, osteguna
Aste honetako abestia entzun eta abestu. Etxekoekin ere egin dezakezue.
GAZTELANIA:
- Actividad 11, leer el texto “Palabras que usamos para expresar una opinión” (28-29 orrialdeak)
- Actividad 11, 1. ariketa - Describir lo que se ve y expresar vuestra opinión por escrito en un documento Drive sobre todas las imágenes de la página 30. (30. orrialdea)
- Actividad 11, 2. ariketa - Rellenar los espacios y crear las frases en el mismo documento Drive, después de la actividad anterior. (31. orrialdea)
EUSKARA:
- 19. jarduera, azalpena irakurri eta 2. ariketa Drive dokumentu batean egin. Testu bakoitzak bost lerro izan behar ditu gutxienez. Letra tamaina 12. (39 orrialdea)
INGELESA:
- 13. The history of chocolate Listen and watch the presentation in and fill in the timeline in Blinklearning. Then, find the past simple tense verbs in the text and divide them into two columns (Regular and Irregular).
- 13. The history of chocolate. Aurkezpena ikusi eta informazio horrekin, denboraren lerroa bete Blinklearning plataforman. Ondoren, past simple-ean dauden aditzak topatu testuan eta bi zutabetan banatu (Regular verbs eta Irregular verbs.)
MUSIKA:
2. SAIOA
- Aste honetako lana, aurreko astean idatzi zenuten ipuinari musika sartzea izango da. Horretarako, ipuina ondo irakurri eta musika non sartuko duzuen identifikatzea beharrezkoa da.
- Musika esaten dugunean, era askotako musika sartu dezakezue: abesti bat dakizuen instrumentua jotzen, abesti bat txirularekin, ahotsa erabilita, perkusiozko instrumentuekin, etxean dituzuen instrumentuekin, youtube-tik ateratako zerbait, onomatopeiak (din-don, guau-guau), etxeko tresnekin ateratako soinuak (lapikoak, kristalezko edalontziak)…
- Bi aste baino gehiago edukiko dituzue hau egiteko eta beraz, lasai hartu eta ongi pentsatu, apirilaren 20rako eginda izan behar duzue.
- Aurreko astean idatzitako ipuinean txertatu beharko duzue musika (beste kolore batekin adierazi) eta amaitzean, berriz gurekin partekatu.
Hemen adibide txiki bat:
NOLA DASTATU ILARGIA (Pianoarekin ilargia abestia joko dut)
Aspaldi zebiltzan abereak peskizan ilargia nola dastatuko. Geza ote zen, edo gazia?
Zatitxo bat dastatu nahi zuten. Gauetan zerura begira egoten ziren. Tente jarrita
lepoa luzatzen zuten, baita zango-besoak ere, harrapatu nahirik…
Halako batean, dortoka txikia, (eskuarekin mahaia joko dut poliki poliki) mendi goreneraino igo zen, handik ilargira iritsi ahal izateko. Ez zen iristen eta elefante jaunari deitu zion: (tanborra edo bonboa joko dut) Han agertu zen gure elefante jauna (https://youtu.be/Klap8aknfKo ikusi ikusi han abestia abestuko dut)…
GORPUTZ HEZKUNTZA:
Hementxe beroketa batzuk. Pixka bat gogorrak dira, beraz, ahal duzuen bezala egin.
Jarraian, dantzarako link-a duzue. Disfrutatu euskararen txantxangorriarekin !!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina