2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Ekainak 19, ostirala

Ekainak 19, ostirala


Ikasturteari amaiera emateko denok batera (gelaka) Meet bat egingo dugu gaur eta astean
zehar eginiko bertsoak, txisteak, asmakizunak… partekatuko ditugu. Hauek prest izan eta
honekin batera, baita zuen bingo txarteltxoa ere. 10:00etan ikusiko dugu elkar !!!


Enekok eta beste herri ugaritako ikastoletan bertsolaritzako irakasle izan diren irakasleek ere,
bideotxo bat grabatu dute zuentzat: https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/801/


Email honekin batera, udan egin ditzakezuen zenbait lan biltzen dituen dokumentua bidaltzen
dizuegu, zuen gurasoei ere bidaliko diegu dokumentu berdina. Gogoratu, zuen txostenak
Alexia plataforman jarriko ditugu datorren ostiralean, ekainaren 26an.


Opor oooso luzeak dituzue aurretik eta badakizue lan pixka bat ere egin dezakezuela kurtso
hasieran topera itzultzeko. Denaren gainetik garrantzitsuena, indarrak berreskuratu eta ondo
ondo pasa. Uda paregabea izan dezazuela, disfrutatu eta irailean ikusiko dugu elkar !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina