Ekainak 1-5
Kaixo!
Gaurtik aurrera eta datozen hurrengo bi asteetan, helburu zehatzak lortzeko zeregin
konkretuak bidali beharrean, konpetentziak lantzeko proiektu orokorrak gauzatu
beharko dituzue. Antolaketa ondorengoa izango da:
- Aste bakoitzeko astelehenean, hiru zeregin(proiektu) planteatuko dizkizuegu (emailez
eta baita blogean ere) eta honekin batera, pentsaera konputazionaleko irakasgai bat.
- Egunero, 10:00etako bideodeian zalantzak argitzeko aukera izango duzue, orain arte
egin dugun bezala.
OHARRA Arlo jakineko irakasleak bideodeian izango dira zenbaitetan,
egunean bertan abisatuko zaizue bideodeia norekin egingo den, tutorearekin, Olatz
Uriguenarekin (Ingelesa) edo Ane IƱiguezekin (LH5A Gaztelania).
- Astelehenean planteatutako hiru proiektuak gauzatzeko, astebeteko epea izango duzue,
hau da, ostiralean edo ostirala baino lehen, arloko irakaslearekin partekatu behar dituzue.
Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta
autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken
egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino
lehen ziurtatu 5.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen
saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara eta.
Asteko abestia entzun eta abestu:
Hauek dira aste honetan gauzatu beharreko hiru konpetentziak:
PENTSAERA KONPUTAZIONALA:
- Code programara sartu eta 19. irakasgaia (Artista: habiatutako begiztak) egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina