2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Etxeko lanak - Apirilak 22, asteazkena

Apirilak 22, asteazkena

Asteko abestia entzun (Izaro - Aurpegien atzean)


EUSKARA:

- 26. jarduera, 1. ariketako galderak erantzun Drive dokumentu batean eta 52. orrialdeko azalpena irakurri (komikietako globoak).
- 28. jarduera egin koadernoan eta argazkia atera zuen komikiari. Komiki polit-politak nahi ditugu, beraz, zuen komikiak margotu ere egin beharko dituzue. Ondoren, guri emailez bidali.  (54. orrialdea).

MATEMATIKA:

- 17. jarduera, 3. ariketa (1 eta 2 EZ) Blinklearning plataforman egin (41. orrialdea).
- 47. orrialdeako azalpena irakurri.

GHB:

- Gelakideen artean, lagun ezkutuaren jolasa egingo dugu.
- Zozketa emailez egingo dugu gaur goizeko 11:00etan.
- 11:00etan bakoitzari tokatutako gelakidearen izena iritsiko zaizue emailera.
- Opariak bi zati izango ditu. Gaur egingo dugu lehena eta datorren astean amaitu eta bidaliko dugu.
- Gaur marrazki bat egingo dugu, bakoitzak nahi duen marrazkia. Datorren astean esango zaizue egin beharreko bigarren lana zein den.
- Marrazkiaren gaia librea izango da eta nahi duzuen materiala erabiliz egingo duzue, nahi dituzuen koloreekin apainduz, baina EZ AHAZTU tokatuko zaizuen zuen gelakide batentzat izango dela. Beraz, poli-polita egiten saiatu.

Kluppy (15 min)

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Beroketak:

Jarduerak:

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Etxeko lanak - Apirilak 21, asteartea

Apirilak 21, asteartea

Asteko abestia entzun:

GAZTELANIA:

- Actividad 12, Leer la segunda situación (33. orrialdea) y responder las preguntas a, b, c, d en un documento Drive.
- Actividad 12, Leer la tercera situación (34. orrialdea) y responder las preguntas a, b, c, d en el mismo documento Drive.

OHARRA: Para hacer esta actividad, tenéis que volver a leer los ejemplos (Palabras que usamos para expresar una opinión) que trabajamos en la actividad 11 (página 28). Las respuestas deben ser libres e inventadas. NO COPIAR las respuestas tal y como aparecen en los bocadillos.

BERTSOLARITZA:

OHARRA: GOGORATU debekatuta dagoela gainontzeko ikasleen bertsolaritzako lanetan sartzea.

Driveko bertsolaritzako karpetan gaurko eguna zabaldu (apirilak 21) eta bertan egin beharrekoak aurkituko dituzue. Labur azaltzen saiatu naiz, baina Enekok idatzitako dokumentua irakurtzen baduzue, egitekoa primeran ulertuko duzue.

- Leihotik udaberriari bertso sorta entzun eta doinua ikasi.
- “Udaberria” hitza oinetako bat izanik, bi kopla sortu.
- Udaberriarekin zerikusia duten hitzak idatzi eta hauekin errimatzen duten hitzak bilatu. Nahi izanez gero, hauekin ere koplak sor ditzakezue.
- Egiten dituzuen koplak, Drive dokumentu batean idatzi eta zuen gelako karpetan sartu.

INGURUNEA:

- 23. jarduera. Bideoa ikusi eta 1, 2, 3 eta 4 ariketak erantzun Drive dokumentu batean. (40-41 orrialdeak)
- 24. jarduera Drive dokumentu berdinean egin eta partekatu (42-43 orrialdeak).

PLASTIKA:

- Inguruneako 23. jarduera, 5. ariketan agintzen duen bizkotxoa egin dezakezue nahi baduzue eta osagaiak baldin badituzue. Familiakoen laguntzarekin egiten baduzue primeran pasatuko duzue.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gaurkoan, kirol pixka bat egin aurretik landu ditzakezuen zenbait beroketa aurkezten dizkizuegu eta honekin batera, kirola egin ondoren egin ditzakezuen zenbait luzaketa ere. Animo neska mutilak!

Beroketak:

Jarduerak:

Luzaketak:

2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

Etxeko lanak - Apirilak 20, astelehena

Indarrez beteta itzuli gara oporretatik !!!

Apirilak 20, astelehena

Lanean hasi aurretik, asteko abestia entzun.
Aste honetan, Izaro abeslariaren Aurpegien atzean kantua.

EUSKARA:

- 24. jarduerako 2. ariketa Blinklearning plataforman eta 4. ariketa koadernoan. (46-47 orrialdeak). Ez duzue koadernoan egindakoa bidali behar.
- 25. jarduera, liburuko 49. orrialdea irakurri (plano motak) eta 3. ariketa koadernoan egin. Ondoren, argazkia atera eginikoari eta emailez bidali.

MATEMATIKA:

- 14. jarduera, ariketa guztiak egin, Blinklearning plataforman. Gogoratu amaieran erantzuna gorde botoiari klik egiteaz. (32-33-34-35 orrialdeak)
- 15. jarduera, Blinklearning plataforman. (36-37 orrialdeak)

INGELESA:

- Revise the irregular verbs: Be - Lie. Choose 10 verbs and write an affirmative, a negative and an interrogative (question) sentence, with each of them in your notebook.
- Errepasatu orain arte landu ditugun aditz irregular guztiak: Be - Lie.  Guzti horietatik 10 aditz aukeratu eta aukeratu duzuen aditz horietako bakoitzarekin, affirmative, negative eta question esaldiak idatzi koadenoan.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Mugitu gorputza!

https://www.youtube.com/watch?v=V3RTIzd6rm4

Kluppy (15 min)

GOGORATU, ostiral honetan, apirilak 24ean, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugula. Hau, ostiralero egiten jarraituko dugu, gure leihoetan, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Lau Teilatu izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Aste Santuko gomendioak

Hementxe Aste Santurako gomendioen zerrenda:

- Jolasak (altxorraren bila, mahai-jolasak, karta-jolasak, asmakizunak...)
- Sukaldaritza tailerra umeekin egiteko errezetak
- Adierazpen plastikoa (Krokotak)
- Adierazpen musikala  ZUMBA ( 1 , 2 , 3 ) Musika Herrian Partitura 
- Esperimentuen txokoa proposamenak
- Idazketa: egunerokoa idatzi (drive)
- Irakurketa (liburuak, aldizkariak, komikiak...)
- Pelikulak  (euskaraz, ingelesez)  eta marrazki bizidunak (euskaraz, ingelesez)
- Adierazpen motriza eta erlaxazioa YOGA umeentzat:

1. Erronka (Zapatila)
2. Erronka (8 komuneko rollo)
3. Erronka (4 komuneko rollo Hasiera - 0:55)
4. Erronka (Komuneko rolloa buruan 0:58 - Bukaera)
5. Erronka (Erratza)
6. Erronka (Balantza 1:11 - 1:27)

Erronka hauek egitea lortzen baduzue, Driven partekatutako
“LH5 Erronkak Etxetik” karpetan txertatu ditzakezue.



Gure gomendio hauek zuen laguntzarako izango direlakoan, ahalik eta opor onenak
pasatzea opa dizuegu eta ahalegindu familian gozatzen. Seguru bizipen berri honetatik,
gauza positibo mordo bat ere aterako ditugula. 
Agur bero bat eta laster arte!

Etxeko lanak - Apirilak 3, ostirala

Apirilak 3, ostirala


Asteko abestia entzun eta buruz gogoratzen duzuena abesten saiatu.

EUSKARA:

- 23. jarduera, bideoa ikusi Blinklearning plataforman eta 1 eta 2 ariketak egin Drive dokumentu batean. Galderak ere kopiatu. (44-45 orrialdeak)


PLASTIKA:

- Inguruneako 38-39. orrialdeak zabaldu eta eskulana egin.
- Amaitu ondoren, zuen eskulanari argazkia atera eta partekatu. (Nahi baduzue zuek ere ager zaitezkete argazkian, zuen aurpegiak ahaztuko zaizkigu bestela jeje).

Kluppy (15 min)

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Jakingo duzuenez, gaur Nazioarteko Autismoaren Eguna ospatzen dugu.
Ikastolan ez gauden arren, etxekoekin egiteko zenbait proposamen luzatzen dizkizuegu.

Animatu hauek egitera!

Jarraian azaltzen den bideoa ikusi eta autismoari buruzko gauza berriak ikasi:


Ondoren, Porrotxek bideoan luzatzen dizkigun proposamenak ikusi eta nahi izanez gero hauek etxekoekin batera egin.


Ateratzen dituzuen argazkiak, nahi izanez gero, guri ere bidali.

Aupa Nazioarteko Autismoaren Eguna !!!

Etxeko lanak - Apirilak 2, osteguna

Apirilak 2, osteguna


Aste honetako abestia entzun eta abestu. Etxekoekin ere egin dezakezue.


GAZTELANIA:

- Actividad 11, leer el texto “Palabras que usamos para expresar una opinión” (28-29 orrialdeak)
- Actividad 11, 1. ariketa - Describir lo que se ve y expresar vuestra opinión por escrito en un documento Drive sobre todas las imágenes de la página 30. (30. orrialdea)
- Actividad 11, 2. ariketa - Rellenar los espacios y crear las frases en el mismo documento Drive, después de la actividad anterior. (31. orrialdea)


EUSKARA:

- 19. jarduera, azalpena irakurri eta 2. ariketa Drive dokumentu batean egin. Testu bakoitzak bost lerro izan behar ditu gutxienez. Letra tamaina 12. (39 orrialdea)


INGELESA:

- 13. The history of chocolate Listen and watch the presentation in and fill in the timeline in Blinklearning. Then, find the past simple tense verbs in the text and divide them into two columns (Regular and Irregular).
- 13. The history of chocolate. Aurkezpena ikusi eta informazio horrekin, denboraren lerroa bete Blinklearning plataforman. Ondoren, past simple-ean dauden aditzak topatu testuan eta bi zutabetan banatu (Regular verbs eta Irregular verbs.)


MUSIKA:

2. SAIOA

- Aste honetako lana, aurreko astean idatzi zenuten ipuinari musika sartzea izango da. Horretarako, ipuina ondo irakurri eta musika non sartuko duzuen identifikatzea beharrezkoa da.

- Musika esaten dugunean, era askotako musika sartu dezakezue: abesti bat dakizuen instrumentua jotzen, abesti bat txirularekin, ahotsa erabilita, perkusiozko instrumentuekin, etxean dituzuen instrumentuekin, youtube-tik ateratako zerbait, onomatopeiak (din-don, guau-guau), etxeko tresnekin ateratako soinuak (lapikoak, kristalezko edalontziak)…

- Bi aste baino gehiago edukiko dituzue hau egiteko eta beraz, lasai hartu eta ongi pentsatu, apirilaren 20rako eginda izan behar duzue.

- Aurreko astean idatzitako ipuinean txertatu beharko duzue musika (beste kolore batekin adierazi) eta amaitzean, berriz gurekin partekatu.

Hemen adibide txiki bat:


NOLA DASTATU ILARGIA (Pianoarekin ilargia abestia joko dut)


Aspaldi zebiltzan abereak peskizan ilargia nola dastatuko. Geza ote zen, edo gazia?
Zatitxo bat dastatu nahi zuten. Gauetan zerura begira egoten ziren. Tente jarrita
lepoa luzatzen zuten, baita zango-besoak ere, harrapatu nahirik…


Halako batean, dortoka txikia, (eskuarekin mahaia joko dut poliki poliki) mendi goreneraino igo zen, handik ilargira iritsi ahal izateko. Ez zen iristen eta elefante jaunari deitu zion: (tanborra edo bonboa joko dut) Han agertu zen gure elefante jauna (https://youtu.be/Klap8aknfKo ikusi ikusi han abestia abestuko dut)

GORPUTZ HEZKUNTZA:


Hementxe beroketa batzuk. Pixka bat gogorrak dira, beraz, ahal duzuen bezala egin.

Jarraian, dantzarako link-a duzue. Disfrutatu euskararen txantxangorriarekin !!!