Indarrez beteta itzuli gara oporretatik !!!
Apirilak 20, astelehena
Lanean hasi aurretik, asteko abestia entzun.
Aste honetan, Izaro abeslariaren Aurpegien atzean kantua.
EUSKARA:
- 24. jarduerako 2. ariketa Blinklearning plataforman eta 4. ariketa koadernoan. (46-47 orrialdeak). Ez duzue koadernoan egindakoa bidali behar.
- 25. jarduera, liburuko 49. orrialdea irakurri (plano motak) eta 3. ariketa koadernoan egin. Ondoren, argazkia atera eginikoari eta emailez bidali.
MATEMATIKA:
- 14. jarduera, ariketa guztiak egin, Blinklearning plataforman. Gogoratu amaieran erantzuna gorde botoiari klik egiteaz. (32-33-34-35 orrialdeak)
- 15. jarduera, Blinklearning plataforman. (36-37 orrialdeak)
INGELESA:
- Revise the irregular verbs: Be - Lie. Choose 10 verbs and write an affirmative, a negative and an interrogative (question) sentence, with each of them in your notebook.
- Errepasatu orain arte landu ditugun aditz irregular guztiak: Be - Lie. Guzti horietatik 10 aditz aukeratu eta aukeratu duzuen aditz horietako bakoitzarekin, affirmative, negative eta question esaldiak idatzi koadenoan.
GORPUTZ HEZKUNTZA:
Mugitu gorputza!
https://www.youtube.com/watch?v=V3RTIzd6rm4
Kluppy (15 min)
GOGORATU, ostiral honetan, apirilak 24ean, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugula. Hau, ostiralero egiten jarraituko dugu, gure leihoetan, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Lau Teilatu izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina