2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Etxeko lanak - Maiatzak 18, astelehena

Maiatzak 18, astelehena


Asteko abestia entzun:
EUSKARA:


- Ahozko aurkezpena grabatu eta guri korreoz bidali.

OHARRA: Asteazkenera arteko epea izango duzue grabatzeko, nahi duzuen
bezala egin dezakezue bideoak (ahotsa eta zuen burua grabatuz) edo audio
bitartez (ahotsa bakarrik).

MATEMATIKA:


- 27. jarduera. Ondorengo bideoko azalpena ikusi eta ulertu.



- Fitxategiaren kopia egin eta gurekin partekatu. (59-60 orrialdeak)




INGURUNEA:


- Eguzki Sistemaren inguruko bideoa ikusi eta azaltzen duenari buruzko eskema egin
koadernoan (gezien bidez, mapa kontzeptual bezala, kolore bitartez desberdinduz…
nahi bezala egin dezakezue). Ondoren, argazkia atera eta guri bidali.



GORPUTZ HEZKUNTZA:


- Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Etxeko lanak - Maiatzak 15, ostirala

Maiatzak 15, ostirala

Asteko abestia entzun:

EUSKARA:

GOGORATU! Asteburua ere Euskarako ahozko aurkezpena prestatzeko aprobetxatu dezakezuela. Izan ere, astelehenean grabaketarekin hasi beharko duzue.

TUTORETZA:


- Taldeko lana: Aurreko asteartean pelikulari buruzko bi galderatan hainbat sentimendu zerrendatu zenituzten. Gaurko lana, binaka edo hirunaka (taldeak zuen tutoreak jakinaraziko dizkizue), sentimendu guzti horiekin google aurkezpen bat sortzea izango da. Sentimenduaren izena idatzi, sentimendu honekin erlazionaturiko argazki edo irudi bat gehitu, sentimendu hau noiz izaten duzuen aipatu… nahi duzuena gehitu dezakezue. Ondoren, bikote edo hirukoteka egindako aurkezpena gurekin partekatu.

INGURUNEA / PLASTIKA:

- 36. jarduera. Asteazkenean planifikatutako eskultura egin. Ondoren, argazkia atera eta guri bidali.

OHARRA: Ez duzue gaur amaitu behar, seguraski lehortzen utzi beharko duzue eta ondoren margotu edo apaindu. Prisarik gabe, baina amaituta dagoenean ez ahaztu argazkia atera eta guri bidaltzeaz.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Etxeko lanak - Maiatzak 14, osteguna

OHARRA: Bihar, tutoretzako arloan, taldeko lan bat egin beharko duzue (bikote edo hirukotetan). Taldeak, guk egingo ditugu eta 9:00etan ostiraleko lanekin batera adieraziko dizkizuegu. Beraz, lan hau egiteko, zuen artean kontaktuan egon beharko duzue ostiralean zehar.

Maiatzak 14, osteguna


Asteko abestia entzun:

GAZTE:


- Actividad 23, ejercicio 1.
“¿Te parece bien o mal que prohíban echar pedos en público?”


- Vais a tener que contestar oralmente (ahoz) a esta pregunta. Para ello, primero
tenéis que leer el texto de la actividad 23 (página 50) y escuchar los audios de la
actividad 23 en la plataforma Blinklearning.


- Después, tendréis que grabar una nota de voz con el teléfono móvil o el ordenador,
expresando oralmente vuestra opinión acerca de esta pregunta. En la nota de voz
tenéis que tomar una posición, a favor o en contra del tema. Además, tenéis que
nombrar tres argumentos o razones para justificar vuestra opinión.


- Una vez grabada vuestra opinión, tenéis que mandarnos el audio por email.


Podéis grabar el audio con vuestros teléfonos móviles o a través de esta aplicación
https://online-voice-recorder.com/es/ (No olvidéis PERMITIR a la aplicación utilizar
vuestro micrófono y GUARDAR el archivo al finalizar la grabación).


INGELESA:


- Correct the gaps in "A place called yesterday" song and write the changes in BLUE.
- Learn the next ten irregular verbs from the list (Send- Sit) 


- "A place called yesterday" abestiko hutsuneak zuzendu eta aldaketak URDINEZ idatzi.
- Ikasi zerrendako ondorengo hamar aditz irregularrak (Send- Sit)




MUSIKA:


Zer moduz? Ikusi dituzue gure bideo muntaiak? Gustatu zaizkizue? Aste honetan,
zuen txanda da! Aplikazioa deskargatu eta animatu zuen montajeak grabatzera
eta gurekin partekatzera.


OHARRA: Banaka, binaka, taldeka, lagunekin, etxekoekin...  Nahi bezala eta nahi
duzuen abestiarekin egin ditzakezue grabaketak. Hauetan edozer egin dezakezue,
abestu, dantzatu, instrumentuak jo edo antzerkia egin baita ere. Lan hau aukeran uzten
dizuegu. Ez duzue derrigorrez bidali behar, baina guk gustora ikusiko dugu egiten duzuen
guztia. Animo artistak!


Bihartik aurrera (ostirala) gure bideoak ikastolako web orriko material osagarrien karpetan
edukiko dituzue, nahi beste aldiz ikusi ahal izateko.




GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hona hemen gaurko dantza:

2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Etxeko lanak - Maiatzak 13, asteazkena

Maiatzak 13, asteazkena


Asteko abestia entzun:

MATEMATIKA:


- 26. Jarduerako 1, 2 eta 3 zereginak egin. Fitxategiaren kopia egin eta partekatu. OHARRA: 1. zeregineko eskema koadernoan egin (57-58 orrialdeak).




EUSKARA:


- Euskarako LH5. mailako koaderno digitalean sartu http://ekilh.ikasgune.eus/ linkean klik egin eta 1. jarduera egin (Adjektiboari buruzko 10 galdera dira).

- Pasa den ostiralean aukeratu zenuten gaiari buruzko ahozko aurkezpena prestatu,
hau da, lagungarri izan daitekeen eskematxo bat prestatu eta aurkezpena entsaiatu.
Astelehenera arte izango duzue hau entsaiatzeko denbora, ispiluaren aurrean egin,
etxekoei azaldu... Gogoratu, keinuak erabiltzeaz eta azalpenaren aurkezpena zuen
hitzekin egiteaz (ahalik eta gutxien irakurrita).


INGURUNEA:


- 36. jarduera, zabaldu ondorengo dokumentua, kopia egin, osatu eta partekatu.




GORPUTZ HEZKUNTZA:


  • Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

Etxeko lanak - Maiatzak 12, asteartea

Maiatzak 12, asteartea

Asteko abestia entzun:

BERTSOLARITZA:

- Ondorengo bideoa ikusi eta Enekok bertso bidez azaldutakoa ulertu.


- Jarraian azaltzen den dokumentuaren kopia bat egin eta jarduera gauzatu.
- Dokumentuan azaltzen diren 70 marrazkien izenak bost taldetan antolatu behar dituzue (lurruna, gurpila, baserritarra, gaztaina eta botoia) errimen arabera hain zuzen.

OHARRA: Bertsolaritzako jarduera amaitzen duzuenean, zuen gelako Bertsolaritzako karpeta barruan sartu. Guztiak egitea lortzen ez baduzue, ez kezkatu. Bihar zuekin partekatuko ditugu erantzunak.

GAZTE:

- Actividad 22, leer el texto “Doy mi opinión con argumentos” (página 49).
- Actividad 24, ejercicios 1, 2 y 3. Escuchar los audios, ver el video y completar los textos en la plataforma Blinklearning (páginas 52, 53 y 54).

INGELESA:

- Listen to the song "A place called yesterday" and fill in the gaps. You have to make a copy of the document. Then, share it with your english teacher (Send it by e-mail to Olatz).

- "A place called yesterday" kantua entzun eta hutsuneak bete. Dokumentuaren kopia egin behar duzue eta ingeleseko irakaslearekin partekatu (Emailez Olatzi bidali). 
GHB:
- Aurreko ostiralean ikusteko bidali genizuen “Del reves” pelikula oinarri hartuta, erantzun ondorengo galderak euskarako koadernoan.

OHARRA: Ez dizkiguzue galderak guri bidali behar, baina koadernoan erantzunak ondo gorde, ostiralean erantzun hauekin erlazionatutako lantxo bat egingo dugu eta.

  1. Zein edo zeintzuk dira pelikulako protagonistak?
  2. Zein da protagonistek izaten duten arazoa?
  3. Pelikulan zenbait sentimendu aipatzen dira, zeintzuk dira?
  4. Sentimendu guzti hauetatik zeinekin identifikatzen duzu zure burua?
  5. Zeintzuk dira hirugarren galderan aipatutako sentimenduez gain, ezagutzen dituzun sentimenduak?

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hona hemen gaurko dantza:

2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

Etxeko lanak - Maiatzak 11, astelehena

GOGORATU gaur 10:00etan gurekin bideo deia egiteko aukera izango duzuela. 10:00etan bertan, email bat bidaliko dizuegu eta ostiralean azaldu bezala, sartu beharko duzue. Lehenik eta behin, komeni da bidali dizkizuegun gaurko lan guztiak irakurtzea, ondoren, zalantzak badituzue hauek bideodeian argitu ahal izateko.

Meet saioak (bideodeiak) momentuz tutorearekin bakarrik egingo dituzue. Momentuz gainontzeko beste arloak ematen dizkizueten irakasleekin korreoz komunikatu beharko duzue, orain arte bezala.

Laster arteee !!!!!!!!

Maiatzak 11, astelehena

Asteko abestia entzun:

KOADERNO DIGITALAK:

Gaur, zuen koaderno digitaletara sarbidea aktibatuko dugu.
Zenbait ariketa egiteko online plataforma berria da. Horretarako, lehenik eta behin web orri honetara sartu behar zarete: http://ekilh.ikasgune.eus/login/index.php

Jarraian, ondorengo bideoa ikusi.
Koaderno digitaletara zuen sarbidea aktibatu eta zuen pasahitza aldatzen saiatu (emaileko pasahitz berdina ipini, ez ahazteko).

MATEMATIKA:

- 25. jarduera, Drive dokumentua ireki eta denboraren azalpena ulertu.
- Dokumentuaren kopia egin, erantzunak idatzi eta gurekin partekatu.

INGURUNEA:

- 34. Jarduera, 3. zeregina Blinklearning plataforman egin (1 eta 2 EZ!) (56-57 orrialdeak).

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

MEET BIDEO DEIAK

PROPOSAMEN BERRI batekin gatoz. 

Astelehenetik aurrera, egunero goizeko 10:00etan zalantzak argitzeko aukera
izango duzue MEET aplikazioaren bitartez. Orain arte egin duzuen bezala, goizeko
9:00etan emailez bidalitako eguneko zereginak irakurriko dituzue. Ondoren, 10:00etan
ikasle guztiei bilerara sartzeko gonbidapena bidaliko dizuegu email bitartez. 

Bideo-deiaren helburua Blog-eko azalpenak irakurri ondoren, sortzen zaizkizuen
zalantzak argitzea izango da. Beraz, irakasleak bertan egongo gara laguntzeko prest
eta elkar ikusteko aukera ere izango dugu.

Laburbilduz:

- Goizeko 9:00etan emaileko zereginak irakurri eta hauek egiten hasi (zalantzak sortzen
dizkizueten egitekoak, bukaerarako utzi).

- Goizeko 10:00etatik 10:30etara Meet aplikaziora sartzeko aukera. Gogoratu
bideo-deiaren helburua azalpenak irakurri ondoren, suertatzen zaizkizuen zalantzak
argitzea izango dela. Beraz, zuetako bakoitza aske sentitu dadila ordu tarte hortan
behar duenean sartu eta bere tutoreari galdetzeko. Sarrera aukerazkoa izango da
eguneko zereginen arabera, hau da, ez da derrigorra bideo-deira sartzea.

- 10:30etatik aurrera, emailaren bitartez dagokion irakasleari zalantzak galdetu.


Hemen azaltzen dizkizuegu BIDEO-DEI batetara sartzeko eman beharreko pausoak:


1. Hasteko, astelehenean zuen tutorearen partetik email bidez mezu bat jasoko duzue. 


2. Jarraian, tutorearen mezua klikatuz gero, ondorengo gonbidapena ikusiko duzue. 




3. Ondoren, gelaxka berdean ikusi dezakezuen SARTU BILERAN botoiari klikatuz gero,
ondorengoa azalduko zaizue.




4. Bertan, pantaila beltzaren behealdean bi ikur ikus ditzakezue. Alde batetik, mikrofonoa
eta bestetik, kamera. 


MIKROFONOA (desaktibatua)                               KAMERA(aktibatua)


                                                           


5. Lehenik eta behin, kamera AKTIBATU (kameraren gainean klikatuz, kamera aktibatu
edo desaktibatu dezakezue). Kamerarik ez duzuenok, lasai egon, ez da ezer gertatzen.
Ondoren, mikrofonoa DESAKTIBATU (Mikrofonoa klikatuz, hau aktibatu edo desaktibatu
dezakezue). Mikrofonoaren bitartez, zuen ahotsak entzuteko aukera izango dugu.


6. Ondoren, orrialdearen eskuinaldean SARTU botoiari klikatuz, bileran sartzeko aukera
izango duzue.




Astelehenean 10:00etan egingo dugun bideo deia lehenengoa izango da, beraz,
lasai hartu. Elkar ikusteko eta guztiaren funtzionamendua argitzeko erabiliko
dugu. Edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai.

Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, astelehenera arte !!!