2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

MEET BIDEO DEIAK

PROPOSAMEN BERRI batekin gatoz. 

Astelehenetik aurrera, egunero goizeko 10:00etan zalantzak argitzeko aukera
izango duzue MEET aplikazioaren bitartez. Orain arte egin duzuen bezala, goizeko
9:00etan emailez bidalitako eguneko zereginak irakurriko dituzue. Ondoren, 10:00etan
ikasle guztiei bilerara sartzeko gonbidapena bidaliko dizuegu email bitartez

Bideo-deiaren helburua Blog-eko azalpenak irakurri ondoren, sortzen zaizkizuen
zalantzak argitzea izango da. Beraz, irakasleak bertan egongo gara laguntzeko prest
eta elkar ikusteko aukera ere izango dugu.

Laburbilduz:

- Goizeko 9:00etan emaileko zereginak irakurri eta hauek egiten hasi (zalantzak sortzen
dizkizueten egitekoak, bukaerarako utzi).

- Goizeko 10:00etatik 10:30etara Meet aplikaziora sartzeko aukera. Gogoratu
bideo-deiaren helburua azalpenak irakurri ondoren, suertatzen zaizkizuen zalantzak
argitzea izango dela. Beraz, zuetako bakoitza aske sentitu dadila ordu tarte hortan
behar duenean sartu eta bere tutoreari galdetzeko. Sarrera aukerazkoa izango da
eguneko zereginen arabera, hau da, ez da derrigorra bideo-deira sartzea.

- 10:30etatik aurrera, emailaren bitartez dagokion irakasleari zalantzak galdetu.


Hemen azaltzen dizkizuegu BIDEO-DEI batetara sartzeko eman beharreko pausoak:


1. Hasteko, astelehenean zuen tutorearen partetik email bidez mezu bat jasoko duzue. 


2. Jarraian, tutorearen mezua klikatuz gero, ondorengo gonbidapena ikusiko duzue. 




3. Ondoren, gelaxka berdean ikusi dezakezuen SARTU BILERAN botoiari klikatuz gero,
ondorengoa azalduko zaizue.




4. Bertan, pantaila beltzaren behealdean bi ikur ikus ditzakezue. Alde batetik, mikrofonoa
eta bestetik, kamera. 


MIKROFONOA (desaktibatua)                               KAMERA(aktibatua)


                                                           


5. Lehenik eta behin, kamera AKTIBATU (kameraren gainean klikatuz, kamera aktibatu
edo desaktibatu dezakezue). Kamerarik ez duzuenok, lasai egon, ez da ezer gertatzen.
Ondoren, mikrofonoa DESAKTIBATU (Mikrofonoa klikatuz, hau aktibatu edo desaktibatu
dezakezue). Mikrofonoaren bitartez, zuen ahotsak entzuteko aukera izango dugu.


6. Ondoren, orrialdearen eskuinaldean SARTU botoiari klikatuz, bileran sartzeko aukera
izango duzue.




Astelehenean 10:00etan egingo dugun bideo deia lehenengoa izango da, beraz,
lasai hartu. Elkar ikusteko eta guztiaren funtzionamendua argitzeko erabiliko
dugu. Edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai.

Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, astelehenera arte !!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina