2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Etxeko lanak - Maiatzak 15, ostirala

Maiatzak 15, ostirala

Asteko abestia entzun:

EUSKARA:

GOGORATU! Asteburua ere Euskarako ahozko aurkezpena prestatzeko aprobetxatu dezakezuela. Izan ere, astelehenean grabaketarekin hasi beharko duzue.

TUTORETZA:


- Taldeko lana: Aurreko asteartean pelikulari buruzko bi galderatan hainbat sentimendu zerrendatu zenituzten. Gaurko lana, binaka edo hirunaka (taldeak zuen tutoreak jakinaraziko dizkizue), sentimendu guzti horiekin google aurkezpen bat sortzea izango da. Sentimenduaren izena idatzi, sentimendu honekin erlazionaturiko argazki edo irudi bat gehitu, sentimendu hau noiz izaten duzuen aipatu… nahi duzuena gehitu dezakezue. Ondoren, bikote edo hirukoteka egindako aurkezpena gurekin partekatu.

INGURUNEA / PLASTIKA:

- 36. jarduera. Asteazkenean planifikatutako eskultura egin. Ondoren, argazkia atera eta guri bidali.

OHARRA: Ez duzue gaur amaitu behar, seguraski lehortzen utzi beharko duzue eta ondoren margotu edo apaindu. Prisarik gabe, baina amaituta dagoenean ez ahaztu argazkia atera eta guri bidaltzeaz.

GORPUTZ HEZKUNTZA:

- Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina