2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala
2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala
LH5 ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA
ARTE GALERIA
Martxoaren 7an ikasturte honetako 2.erakustaldia izan genuen erdiko aretoan. Bertan, unitate honetan ikasleek egin duten arte galeria ikusteko aukera izan genuen, artelanaren azpian biografiak eta deskribapenak ezarriz.

Horrez gain, ingurunea arloan egin dugun maketen proiektuak ere ikusgai izan ziren, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiz bertaratu ziren guztiei.
Azkenik, eta erakusketa borobilduz, Ingelesean egindako animalien deskribapenak ere bertan agertu genituen.
2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea
EUSKAL INAUTERIAK
INAUTERIAK 2019 / CARNAVAL 2019
- Martxoak 1 / 1 de Marzo -
Hemen dira inauteriak eta horrekin batera, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharreko mozorroaren argazki eta material zerrenda. Mesedez, saiatu zaitezte poxpolin gona lortzen.
2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena
ZUBIETA ETA EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA!
Kaixo!
Dakizuenez, astelehenean Zubietara eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertako instalazioak bisitatzeaz gain, errealaren historiari eta bertan txikitatik jokalariei erakusten zaizkien balioei (enpatia, laguntasuna, errespetua, berdintasuna...) buruzko bideo bat ikusi genuen. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izan genuen eta azkenik, errealeko Sandra Ramajo eta Theo Hernández jokalariekin solasaldia.
Arratsaldean, Eureka Zientzia Museora joan ginen eta bertan, planetarium-ean kartoizko suziriaren sekretua ikusi genuen. Eguzki Sistemako planeten barrena bidaia egin genuen, bakoitzeko ezaugarri bitxienak ezagutu genituelarik. Azkenik, museoan zehar hainbat kontzepturen (dentsitatea, elektrizitatea, zentzumenak ...) inguruan hausnartzeko aukera paregabea eduki genuen.
Ondorengo esteketan ikusiko duzuen bezala, asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!
Argazkiak ( KLIK egin argazkiak ikusteko)
Bideoa ( KLIK egin bideoa ikusteko)

2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea
1 EBALUAKETAKO KONPETENTZIAK - Competencias de la 1 evaluación
Kaixo,
Aurreko astean eginiko bileran aipatu bezala, hona hemen ikasleak unitate amaieran, ikasgai bakoitzean lortu beharreko konpetentziak. Orokorrak dira eta hauetara heltzeko hainbat helburu bete beharko dituzte.
Espero dugu ideia orokor bat egiteko lagungarria izatea!

EUSKARA:
Ikasleak, iturri anitzetatik kultur ondarearen hainbat erreferenteri buruzko ezagutza jaso eta besteei transmititzen die idatziz eta ahoz, hizkuntzazko zein hizkuntzaz gaineko baliabideak (teknologikoak) erabiliz, bere izaera pertsonala eta soziala eraikitzen joateko.
El alumno-a, recibirá conocimientos del patrimonio cultural de diferentes fuentes y tratará de transmitir de manera escrita y verbal, basándose en los recursos lingüísticos e informáticos. Con todo ello, construirá su manera de ser personal y social.
INGURUNEA:
Ikasleak, Unibertsoan Lurraren kokapenak landareen bizitzan duen eragina ezagutuz, eta horiek pertsonon bizitzarako duten garrantziaz jabetuz, natura zaintzeko eta berari eusteko, instrukzioak sortzen ditu, natura-ingurunean jokabide zabarrek dituzten ondorioez norbera eta besteak kontzientziatzeko, instrukzio bakoitzaren zergatia adieraztean terminologia zientifikoa erabiliz.
El alumno-a, teniendo en cuenta la influencia y la importancia que tiene la posición de la tierra en las plantas, crea instrucciones para el cuidado del medio ambiente con el fin de concienciar sobre los comportamientos inadecuados, razonando el por qué de cada instrucción mediante terminología científica.
MATEMATIKA:
Naturaren zikloak antolatzeko behaketaren bidez jasotzen diren datuak interpretatuz, sailkatuz eta ordenatuz naturaren fenomenoak hobeto ulertzen lagunduko die.
Para organizar los ciclos de naturaleza interpretarán, clasificarán y ordenarán datos basados en la observación y de este modo comprenderán mejor los fenómenos naturales.
GAZTELANIA:
Ikasleak erreferentziazko ereduak kontuan izanik eta sormenerako hainbat teknika aplikatuz, bizitzako sentimendu, errealitate, egoera … pertsonal ezberdinak adieraziko ditu ahoz zein idatziz, betiere kutsu poetikoa emanez.
El alumno-a, partiendo del análisis de modelos de referencia y aplicando diversas técnicas creativas, expresa de manera poética (oralmente y por escrito) sentimientos, realidades … y narra detalles de los diferentes aspectos de la vida.
INGELESA:
Ikasleak, komiki bateko egitura elementu garrantzitsuenak identifikatu eta idatzizko testuen ideia nagusiak interpretatu ondoren, istorioa bukatu eta ahoz adierazteko bere gidoi propioa sortuko du, hizkuntza aproposa erabiliz.
El alumno/a, después de interpretar las ideas principales de los textos escritos e identificar los elementos estructurales de un cómic, creará su propio guión para finalizar y reproducir oralmente el mismo, utilizando un lenguaje pertinente para ello.
2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala
2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena
HOSTO BILKETA ELGOIBARREN
Ingurunean orain lantzen ari garen unitatean, hostoen bilduma bat egingo dugu, eta ondorioz, aurreko ostiralean herriko txoko ezberdinetara hurbildu ginen zuhaitz mota ezberdinak ezagutzera.
Hona hemen ibilbidean zehar ikusi genituen zuhaitz eta hostoak.
Hona hemen ibilbidean zehar ikusi genituen zuhaitz eta hostoak.
URKIA
PLATANONDOA
INTXAURRONDOA
IZEIA
HAGINA
ARANONDO GORRIA
MAGNOLIA
ZEDROA
EZKIA
ARTEA
GINKGO BILOBA
GEREZIONDOA
OLIBONDOA
ZUME NEGARTIA
MAKAL
Dagoeneko udazkenean sartu gara, eta ikusi dituzuen zuhaitzen hostoak jasotzeko garai egokia da. Bildu itzazue gustukoen dituzuen 10 zuhaitzen hostoak, eta etxean lehortzen utzi. 10 horiez gain, baditugu inguruko mendietan Euskal Herrian oso ohikoak diren bi zuhaitz, HARITZA eta PAGOA. Aukera baduzue, hauen hostoak ere bildu itzazue eta horrela herbarioa 12 hostokoa izango duzue.
Bildutako hostoak AZAROAK 12-rako ekarri beharko dituzue gelara.
EKIN LANARI!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)