2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Etxeko lanak - Apirilak 24, ostirala

Apirilak 24, ostirala

Asteko abestia entzun (Izaro - Aurpegien atzean)


MATEMATIKA:

- 16. jarduera. Jarraian dagoen bideoa ikusi eta azalpena ulertzean, 1. ariketa koadernoan egin (2 eta 3 EZ!). (39 orrialdea)
- Ondoren, lortutako emaitzak email batean idatzi eta bidali edo zuen koadernoari argazki bat atera eta bidali, nahiago duzuen bezala.



INGELESA:

- 15. Reflection on our work. Make a reflection about how you are doing in this unit until this moment in the Blink platform.
- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences using them. (Light -Meet).

- 15. Reflection on our work. Orain arte unitatean izan duzun bilakaerari buruzko hausnarketa egin Blink plataforman.
- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu. (Light - Meet)

TUTORETZA:

Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak, guk ere bidaliko dizkizuegu.

Lau fase izango ditu etxealditik euskaraldira ekimenak: Aurkezpen fasea, apirilaren 21etik 23ra, hausnarketa fasea; 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena; eta maiatzaren 3an, bukaerako ekitaldia, apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izango den zehazki bukaera.

Etxealditik Euskaraldira, aurkezpen bideoa ikusi:


Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen mezua entzun:


Bideoa ikusi eta Euskaraldiko lehen zeregina gauzatu:


PLASTIKA:

Gaurkoan guk proposamen bat luzatzen dizuegu. Etxeko leiho eta balkoietan euskaraldiko kolorezko borobiltxoak margotu eta jartzea eta ondoren, gai honekin lotutako marrazki bat egitea, "ETXETIK EUSKARALDIRA" esaldia txertatuz eta euskaraldiarekin lotutako marrazki bat eginez, adibidez: ahobizi, belarriprest, eta abar.

Ondorengo irudietan dituzue ideia batzuk:

     


Kluppy (15 min)

GORPUTZ HEZKUNTZA:

Jarduerak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina