2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

Etxeko lanak - Maiatzak 29, ostirala

Maiatzak 29, ostirala


Egun on!


Zer moduz zaudete? Gaurkoan Meet bilerara sartzeko eskatu nahi dizuegu. Izan ere,
datorren astean konpetentziekin hasiko gara eta nola lan egingo dugun eta nola
antolatuko garen azaltzea nahi dizuegu.

Bestalde, ondorengo audioa entzun eta egiten dizuegun proposamenari buruzko erabaki
bat hartu. Asteburua utziko dizuegu etxekoekin hitz egiteko eta astelehenean prest
bazaudete irakasleari email bat idaztea eskertuko genuke. Animatu!



EUSKARA:


- Gaurkoan deskribapena landuko dugu. Horretarako, dokumentuaren kopia egin,
hau osatu eta gurekin partekatu.




PLASTIKA:


- Orri zuri bat hartu eta aurreko euskarako ariketan deskribatu duzuen irudia kopiatzen
saiatu. Lehenengo arkatzez marraztu eta ondoren kolorea eman errotulagailuz, margoz edo arkatz margoz, nahiago duzuen bezala. Ondoren, argazkia atera eta gurekin partekatu.




GORPUTZ HEZKUNTZA:


- Hona hemen gaurko dantza:


Kluppy (15 min)

TUTORETZA:

- Jarraian duzuen Wonder pelikula ikusi.


OHARRA: Pelikula oso polita da eta familian ikustea gomendatzen dizuegu. Asteburua
aprobetxatu dezakezue horretarako edo datorren astea baita ere. Ekainaren 8ko astean
pelikulari buruzko lantxo bat egin beharko duzue, beraz, garrantzitsua da ordurako ikusita izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina