2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Etxeko lanak - Maiatzak 8, ostirala

Maiatzak 8, ostirala


Asteko abestia entzun:
INGURUNEA:

- Link honetan sartu eta aste honetan bi zatitan egindako 33. jarduera zuzendu.


EUSKARA:

- Asteazkenean, zuek aukeratutako gai baten informazioa topatzen aritu ondoren, zuek
aukeratutako gai horri buruzko testua osatu zenuten.

- Gaurkoan, testuko informazio horri buruzko Google aurkezpena osatu beharko duzue.
Ez ahaztu, aurkezpenean ideiak laburtzeaz eta gaiarekin lotura duten argazkiak gehitzeaz.
(Aurkezpenak lau diapositiba izan behar ditu gutxienez).

- Google aurkezpena amaitu ondoren, gurekin partekatu.


OHARRA: Norbaitek google aurkezpena erabiltzerako orduan, zenbait gauza gogoratzen ez
baditu, ez kezkatu. Ondorengo bideo tutorial honetan programak eskaintzen dituen aukera
guztiak azalduta daude.



PLASTIKA:

- Aspaldian ez dizuegu marrazkirik egiteko eskatu. Honenbestez, gaurkoan marrazki libre
bat egingo duzue. Horretarako, nahi duzuen materiala erabili beharko duzue eta nahi bezala
koloreztatu, edo ez. Ondoren, argazkia atera eta guri korreoz bidali.


TUTORETZA:

- Ondorengo link honetan klik egin eta “Del reves” pelikula ikusi.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Etxeko lanak - Maiatzak 7, osteguna

Maiatzak 7, osteguna

Asteko abestia entzun:

ZUZENKETAK:

- Corregir el ejercicio de las tildes que realizasteis el martes pasado.

GAZTE:

- Abrir la siguiente ficha y realizar una copia.
- Realizar las actividades que se plantean en el documento y compartirlo.


INGURUNEA:


- 33. jarduerako 5, 6 eta 8 zereginak egin DRIVE dokumentuan. Kopia egin eta gurekin partekatu. (54-55. orrialdeak)




INGELESA:


- These are the answers to the questions about Roald Dahl in activity 18. Compare them with your answers and correct the mistakes in the same Drive document in BLUE colour.


- 18. jarduerako Roald Dahl testuko galderen erantzunak dituzue azpian. Alderatu zuek
emandako erantzunekin eta akatsak kolore URDINEZ zuzendu drive dokumentu berean.



- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences using them
and practicing the past simple (2nd column) in the notebook. You can check
the Past Simple explanation in your notebook. (Rise-Sell)


- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin
esaldiak asmatu koadernoan. Gogoratu, esaldiak past simple-ean idatzi
behar dituzuela (2. zutabea). Past Simple aditz denboraren azalpena koadernoan duzue
eta begiratu bat ematea komeniko zaizue agian, esaldiak asmatu baino lehen. (Rise-Sell)


MUSIKA:


Zuetako gehienen ipuin musikal zoragarriak jaso ondoren, proposamen musikal berri
batekin gatoz. Oraingo honetan, bideo muntaiak egiteko aukera luzatzen dizuegu.


Bideo hauek, bakarka, taldean, bikoteka, lagunekin, etxekoekin edo nahi duzuen bezala egin ahal izango dituzue. Muntai hauek egiteko, mugikorreko aplikazioak erabili beharko dituzue.


Adibidez:

VIDEO COLLAGE (Android mugikorren kasuan)
    • Denbora mugarik gabekoa da

PHOTOGRID (Apple mugikorren kasuan)
    • Gehienez 30 segunduko bideoak egin daitezke


Bideo hauek egiteko, txirula erabiltzea gustatuko litzaiguke, baina badakigu zuetako batzuk
ikastolan duzuela. Horregatik, etxean duzuen beste instrumentu batekin proba dezakezue
edota zuen ahotsa edo gorputza erabilita (dantza eginez edo gorputz perkusioa gehituz).


Abesti desberdinak youtuben “flauta dulce karaoke” jarrita aurkitu ditzazkezue.
Guk horietatik lau aukeratu ditugu, hemen behean link-ak.


BELLA CIAO:
RESISTIRÉ:
DANCE MONKEY:
REY LEÓN:

Askotan youtubeko abestiak oso bizkor doaz, baina youtubek aukera ematen du erritmoa
moteltzeko. Ezarpenetan sartu (configuración) eta erreprodukzioaren abiadura (velocidad
de reproducción) aldatu. Hau motelduz, 0.75 / 0.5  edo bizkortuz 1.25 / 1.5. Jarraian
dagoen argazkian ikus dezakezue, abiadura aldaketa nola egin:




Eskatzen dizuegunaren adibide bezala, guk lau bideo muntai egin ditugu. Horietako hiru
bion artean eta azkena, banaka marrazki batzuen laguntzarekin. Ea gustatzen zaizkizuen
eta espero dugu zuek ere gauza bikainak egitera animatuko zaretela.


BELLA CIAO:
RESISTIRÉ:
DANCE MONKEY:
REY LEÓN:


Aste honetako lana: Bideo hauek ikusi eta aplikazioa pixkat arakatzea izango da,
ORAINDIK EZ DITUZUE GRABAKETAK EGIN BEHAR, hori, datorren asterako lana
zango da eta.  Animo asko, zaindu eta jaso besarkada potolo bat.


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Hona hemen gaurko dantza:


2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Etxeko lanak - Maiatzak 6, asteazkena

Maiatzak 6, asteazkena


Asteko abestia entzun:

ZUZENKETA:


- Astelehenean egindako Euskarako ortografia ariketak zuzendu.


Link honetan klik egin eta 1. ariketaren erantzunak aurkituko dituzue.


2 ariketa zuzentzeko, Oskorriren ondorengo abestia letra entzunaz, ariketa zuzendu.


EUSKARA:

- Datozen egunetan ahozko aurkezpen bat prestatzen joan beharko duzue. Horretarako lau saio izango dituzue. Hona hemen nola egin beharko duzuen azaltzen duen aurkezpen audioa. Entzun. (Audioa entzuteko deskargatu egin beharko duzue).


- Gaurkoan, zuen nahi edo gustuko duzuen gai bat aukeratuko duzue (kirol bat, janari bat, leku bat, pertsonaia bat, liburu bat…).

- Ondoren, aukeratutako gaiaren inguruko informazioa jaso beharko duzue eta testu bezala Drive dokumentu batean idatzi. Ondoren, gurekin partekatu. ( Testuak orrialde bateko luzeera izan behar du gutxi gorabehera eta letra tamaina Arial 12 ).


PLASTIKA:

- Ostegunean Gaztelanian landutako “El poema del pedo alegre” poemaren inguruko marrazkia egin eta koloreztatu. Poemaren estrofa bat aukeratu dezakezue edo poemak orokorrean adierazten duenaren marrazki bat egin, nahi duzuen bezala. Marrazkia egiteko eta koloreztatzeko nahi dituzuen materialak erabili ditzakezue. Ondoren, argazki bat atera eta guri bidali.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

Etxeko lanak - Maiatzak 5, asteartea

Maiatzak 5, asteartea


Asteko abestia entzun, Benito Lertxundi “Primaderako liliak”.

BERTSOLARITZA:

Bertsolaritzako gaurko karpeta zabalduta (maiatzak 5) bertan aurkituko duzue egitekoak biltzen dituen dokumentua. Hemen labur azaltzen dizkizuegu:
Ondorengo helbide hauetan klik eginda, bi jolas hauetan aritu:

Pistoleroaren jolasa: 

Asmatu bertsolariak:

Bizkotxoaren errezeta bertsotan asmatu (karpetan dagoen dokumentua erabili).
Buruz egin dezakezue edo nahiago baduzue zuen euskarako koadernoan idatzita. Gaurkoan, ez diozue Enekori ezer bidali behar.

GAZTE:
- Ver los videos a cerca de los diferentes tipos de palabras y de las reglas de acentuación.


Cantidad de sílabas:


La sílaba tónica:

La tilde:

- Abrir la siguiente ficha y realizar una copia.



- Leer la información y los ejemplos del documento.
- Realizar las actividades que se plantean al final de la página.
- Compartir el documento.


MATEMATIKA:

- Neurri aldaketen inguruko azalpena nahi beste aldiz ikusi eta entzun.
- Fitxa osatu. Kopia egin eta gurekin partekatu.


INGELESA:

- 18 Roald Dahl. Read and listen to the text about Roald Dahl in Blink. Then, answer these questions in the link below in Drive. You have to make a copy of the document and write your name in the title. Then, answer the questions and share it with your english teacher (Send it by e-mail to Olatz).

- 18 Roald Dahl. Irakurri eta entzun Rold Dahl-i buruzko testua Blink plataforman. Ondoren, behean duzuen estekako galderak erantzun Driven. Dokumentuaren kopia egin behar duzue eta zuen izen eta abizena jarri izenburuan parentesi artean, adibidez, 18. Roald Dahl (Olatz Uriguena). Ondoren, galderak erantzun eta ingeleseko irakaslearekin partekatu (Emailez Olatzi bidali).




GORPUTZ HEZKUNTZA:

Hona hemen gaurko dantza:

2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Etxeko lanak - Maiatzak 4, astelehena

Maiatzak 4, astelehena


Lanean hasi aurretik, asteko abestia entzun.
Aste honetan, Benito Lertxundi “Primaderako liliak” abestia.

MATEMATIKA:

- Ondorengo 3 zereginen azalpenak entzun, ikusi eta ulertu.


1. zeregina:
2. zeregina:
3. zeregina:

- 23. jarduera egin eta gurekin partekatu (51-52 orrialdeak).


EUSKARA:

- Jarraian duzuen fitxaren kopia egin eta ondoren, gurekin partekatu.


INGURUNEA:

- 33. jarduera. Bideoa ikusi eta 2, 3 eta 4 zereginak egin DRIVE dokumentuan. Kopia egin eta gurekin partekatu (52-53 orrialdeak).


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Azken aste hauetan etxean egin ahal izateko ariketa desberdinak bideratu dizkizuegu,
baina orain kalera ateratzeko aukera daukazuenez, ikasturte amaierako proiektuan
zentratuko gara. Hirugarren hiruhilekoko proiektua koreografia bat asmatzea izango
denez, aste hauetan zehar, egunean dantza bat bidaliko dizuegu. Nahi izanez gero,
dantzak etxean praktika ditzakezue eta hartara, urrats berriak ikasi.


Bestalde jarraitu zuen kontura kirol desberdinak egiten. Kalera ateratzen zaretenean,
jolastu, korrika egin, bizikletan ibili… nahi duzuen kirol guztia egiteko aprobetxatu ezazue.

Hementxe duzue gaurko dantza:


Kluppy (15 min)


Ostiral honetan, maiatzak 8, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, baina aldaketa
txiki batekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, zuek etxeratzerako orduan. Aste honetan
txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Ixil-ixilik abestia
izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.