2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Etxeko lanak - Maiatzak 6, asteazkena

Maiatzak 6, asteazkena


Asteko abestia entzun:

ZUZENKETA:


- Astelehenean egindako Euskarako ortografia ariketak zuzendu.


Link honetan klik egin eta 1. ariketaren erantzunak aurkituko dituzue.


2 ariketa zuzentzeko, Oskorriren ondorengo abestia letra entzunaz, ariketa zuzendu.


EUSKARA:

- Datozen egunetan ahozko aurkezpen bat prestatzen joan beharko duzue. Horretarako lau saio izango dituzue. Hona hemen nola egin beharko duzuen azaltzen duen aurkezpen audioa. Entzun. (Audioa entzuteko deskargatu egin beharko duzue).


- Gaurkoan, zuen nahi edo gustuko duzuen gai bat aukeratuko duzue (kirol bat, janari bat, leku bat, pertsonaia bat, liburu bat…).

- Ondoren, aukeratutako gaiaren inguruko informazioa jaso beharko duzue eta testu bezala Drive dokumentu batean idatzi. Ondoren, gurekin partekatu. ( Testuak orrialde bateko luzeera izan behar du gutxi gorabehera eta letra tamaina Arial 12 ).


PLASTIKA:

- Ostegunean Gaztelanian landutako “El poema del pedo alegre” poemaren inguruko marrazkia egin eta koloreztatu. Poemaren estrofa bat aukeratu dezakezue edo poemak orokorrean adierazten duenaren marrazki bat egin, nahi duzuen bezala. Marrazkia egiteko eta koloreztatzeko nahi dituzuen materialak erabili ditzakezue. Ondoren, argazki bat atera eta guri bidali.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Hona hemen gaurko dantza:

Kluppy (15 min)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina