2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Etxeko lanak - Maiatzak 7, osteguna

Maiatzak 7, osteguna

Asteko abestia entzun:

ZUZENKETAK:

- Corregir el ejercicio de las tildes que realizasteis el martes pasado.

GAZTE:

- Abrir la siguiente ficha y realizar una copia.
- Realizar las actividades que se plantean en el documento y compartirlo.


INGURUNEA:


- 33. jarduerako 5, 6 eta 8 zereginak egin DRIVE dokumentuan. Kopia egin eta gurekin partekatu. (54-55. orrialdeak)




INGELESA:


- These are the answers to the questions about Roald Dahl in activity 18. Compare them with your answers and correct the mistakes in the same Drive document in BLUE colour.


- 18. jarduerako Roald Dahl testuko galderen erantzunak dituzue azpian. Alderatu zuek
emandako erantzunekin eta akatsak kolore URDINEZ zuzendu drive dokumentu berean.



- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences using them
and practicing the past simple (2nd column) in the notebook. You can check
the Past Simple explanation in your notebook. (Rise-Sell)


- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin
esaldiak asmatu koadernoan. Gogoratu, esaldiak past simple-ean idatzi
behar dituzuela (2. zutabea). Past Simple aditz denboraren azalpena koadernoan duzue
eta begiratu bat ematea komeniko zaizue agian, esaldiak asmatu baino lehen. (Rise-Sell)


MUSIKA:


Zuetako gehienen ipuin musikal zoragarriak jaso ondoren, proposamen musikal berri
batekin gatoz. Oraingo honetan, bideo muntaiak egiteko aukera luzatzen dizuegu.


Bideo hauek, bakarka, taldean, bikoteka, lagunekin, etxekoekin edo nahi duzuen bezala egin ahal izango dituzue. Muntai hauek egiteko, mugikorreko aplikazioak erabili beharko dituzue.


Adibidez:

VIDEO COLLAGE (Android mugikorren kasuan)
    • Denbora mugarik gabekoa da

PHOTOGRID (Apple mugikorren kasuan)
    • Gehienez 30 segunduko bideoak egin daitezke


Bideo hauek egiteko, txirula erabiltzea gustatuko litzaiguke, baina badakigu zuetako batzuk
ikastolan duzuela. Horregatik, etxean duzuen beste instrumentu batekin proba dezakezue
edota zuen ahotsa edo gorputza erabilita (dantza eginez edo gorputz perkusioa gehituz).


Abesti desberdinak youtuben “flauta dulce karaoke” jarrita aurkitu ditzazkezue.
Guk horietatik lau aukeratu ditugu, hemen behean link-ak.


BELLA CIAO:
RESISTIRÉ:
DANCE MONKEY:
REY LEÓN:

Askotan youtubeko abestiak oso bizkor doaz, baina youtubek aukera ematen du erritmoa
moteltzeko. Ezarpenetan sartu (configuración) eta erreprodukzioaren abiadura (velocidad
de reproducción) aldatu. Hau motelduz, 0.75 / 0.5  edo bizkortuz 1.25 / 1.5. Jarraian
dagoen argazkian ikus dezakezue, abiadura aldaketa nola egin:




Eskatzen dizuegunaren adibide bezala, guk lau bideo muntai egin ditugu. Horietako hiru
bion artean eta azkena, banaka marrazki batzuen laguntzarekin. Ea gustatzen zaizkizuen
eta espero dugu zuek ere gauza bikainak egitera animatuko zaretela.


BELLA CIAO:
RESISTIRÉ:
DANCE MONKEY:
REY LEÓN:


Aste honetako lana: Bideo hauek ikusi eta aplikazioa pixkat arakatzea izango da,
ORAINDIK EZ DITUZUE GRABAKETAK EGIN BEHAR, hori, datorren asterako lana
zango da eta.  Animo asko, zaindu eta jaso besarkada potolo bat.


GORPUTZ HEZKUNTZA:

Hona hemen gaurko dantza:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina