2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Etxeko lanak - Maiatzak 4, astelehena

Maiatzak 4, astelehena


Lanean hasi aurretik, asteko abestia entzun.
Aste honetan, Benito Lertxundi “Primaderako liliak” abestia.

MATEMATIKA:

- Ondorengo 3 zereginen azalpenak entzun, ikusi eta ulertu.


1. zeregina:
2. zeregina:
3. zeregina:

- 23. jarduera egin eta gurekin partekatu (51-52 orrialdeak).


EUSKARA:

- Jarraian duzuen fitxaren kopia egin eta ondoren, gurekin partekatu.


INGURUNEA:

- 33. jarduera. Bideoa ikusi eta 2, 3 eta 4 zereginak egin DRIVE dokumentuan. Kopia egin eta gurekin partekatu (52-53 orrialdeak).


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Azken aste hauetan etxean egin ahal izateko ariketa desberdinak bideratu dizkizuegu,
baina orain kalera ateratzeko aukera daukazuenez, ikasturte amaierako proiektuan
zentratuko gara. Hirugarren hiruhilekoko proiektua koreografia bat asmatzea izango
denez, aste hauetan zehar, egunean dantza bat bidaliko dizuegu. Nahi izanez gero,
dantzak etxean praktika ditzakezue eta hartara, urrats berriak ikasi.


Bestalde jarraitu zuen kontura kirol desberdinak egiten. Kalera ateratzen zaretenean,
jolastu, korrika egin, bizikletan ibili… nahi duzuen kirol guztia egiteko aprobetxatu ezazue.

Hementxe duzue gaurko dantza:


Kluppy (15 min)


Ostiral honetan, maiatzak 8, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, baina aldaketa
txiki batekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, zuek etxeratzerako orduan. Aste honetan
txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Ixil-ixilik abestia
izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina